Blogak
Interneteko bilatzaileak, etengabeko eboluzioa
2010/07/02Internet da gizadiak inoiz eskura izan duen ezagutza-bankurik handiena. Nahi dugun informazioa han aurkitzeko, beharrezkoak ditugu bilatzaileak, hala nola Google, Yahoo edo Bing. Hasieran hitzen bilaketa hutsa egiten zuten, baina gero eta aukera gehiago dituzte. Eta bilatzaile-mota berriak ere hasi dira agertzen.
Gipuzkoako 1957ko mapa
2010/07/02Gregorio Hombrados Oñatibia (Zarautz, 1902 – Tolosa, 1978) pintoreak 1944an argitara eman zuen bere lehen “Gipuzkoako mapa” eta 1957an, berriz, bigarren edizioa, zuzendua eta aberastua. Mapa hauek sekulako arrakasta izan zuten bere garaian, ez baitziren alferrik izan gerra osteko basamortuan hazitako bakarrenetako bitxiloreak.
Denpora elastikua
2010/07/01Oin dala urte pare bat gertatu jatan: bapatian konturatu nintzan aitta hil zanetik 18 urte mando pasau dirazela. Beste modu batera esanda: jaixo nintzanetik ordurarte, ordutik honako aiña denpora pasau dala. Eta irrealidade sentsaziñua haundixa izan zuan, eze, umetzarotik horrako denporiori eternua egin bajatan be, azken 18 urtiak hegaztaran pasau jatazak orraittiokan...
Calella de Palafrugell, Empordá
2010/06/30Gehienok udako oporrak antolatzen dihardugun bitartean, ni aurreko abuztukoetaz gogoratu naiz, eta konturatu naiz oraindik ez dudala lerrorik idatzi Girona aldean gozatutakoaz. Gozagarria baita beti Girona.
Ez da erritmo-kontua
2010/06/30Harako ezker abertzaleak erabaki omen du indar-bidea uxatu eta aurrerantzean hildo demokratikotik abiatzea. Horretarako denbora behar omen du eta dagozkion erritmoak errespetatu diezaizkiogun eskatzen digu. Ulergarri litzateke eskabidea, lur hartze horretan Batasunaren mundua euskal gizartea baino hiruzpalau hilabete beranduago balebil, baina badirudi atzerapena dezente handiagoa dela.
Planto egiteko aukera galdu
2010/06/28Etenik gabeko jarduna da gero Munduko Futbol-Txapelketa dela-eta igande arratsaldeko bi partidetan gertatua. Alemania eta Ingalaterraren artekoan erreferiak ez zuen goltzat jo ate-barruan nabarmen sartu zen baloia eta, Argentina eta Mexikoren artekoan, aldiz, epaileek ez zuten nonbait ikusi 210 herrialdetako ehundaka milioi lagunok telebistaz ikusi ahal izan genuen jokoz kanpoko jokaldia. Harrezkero erabat suspertu da futbolean ere gutxieneko teknologia-baliabideak ezarri beharra.
