Liburutegiei buruzko hitzaldia
Urriaren 6an. Bilboko Alhondigan. Arratsaldeko 18:30. ALDEEk antolaturik.
Egungo Liburutegietan garatzen diren aldaketa teknologikoak, eskari berriak, lankidetza eta beste gauza batzuei buruz jorratuko da.
Jardunaldia doakoa izango da, baina izena eman beharko da aurrez:
http://www.aldee.org/cas/content/cursos/cursos_realizar_matricula.php?idcurso=88
Mahaiinguruan Eugenio López de Quintana (SEDICeko presidentea) izango da moderatzaile eta honakoak izango dira parte-hartzaileak:
Arantza Mariskal, Tabakalera Kultura Garaikideko Zentroko (Donostia) mediatekako arduraduna;
Mertxe Pérez de Ciriza, Arrasateko liburutegi publikoko zuzendaria eta
Jesús Zubiaga, Sancho el Sabio fundazioaren liburutegiko (Gasteiz) zuzendariordea.