Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Muga garestia

Muga garestia

Markos Zapiain 2010/09/28 17:50

 

Garai batean, Irundik Hendaiara edo alderantziz paketeren bat postaz igorri eta, burokrazien eskaera zorrotz eta lan txukunaren ondorioz, ibilbide hau egin behar izaten zuen: Irun-Madril-Paris-Hendaia; edota Hendaia-Paris-Madril-Irun.

 

Egoera absurdu hori konpondu egin zen, Hendaia zein Irun posta-eskualde berean kokaturik, antzeko zerbait.

 

Baina Europa barruko mugek zurrun diraute hainbaten eta hainbaten jokabideetan: lehengoan Hendaian bizi den nire lagun batek, dei diezaiogun Oier, altzari bat erosi zuen Donostian. Altzaria etxeraino eramateagatik, ordea, 60 euro gehiago nahi altzari-saltzaileek: “Es que Hendaya es Francia, de modo que nos situaríamos ya en otro país.” Huelva edo Lleidan bizi izan balitz, doan eramango liokete, “porque a fin de cuentas nos quedamos en España”.

 

Oierrek ezetz esan zien, 60 euro horiek erantsiz gero ez ziela altzaria erosiko. 700 euro balio dituen arren, salmenta oparoa alajaina krisi-garaiotan, dendariek ez zuten atzera egin.

 

Hiru egun eman zituzten komunikazio barik, harik eta Oierri estrategia egoki bat bururatu zitzaion arte. Altzaria Iruneraino ekartzeko eskatu zien dendakoei, “hasta la frontera con Francia”, eta Irunen Oierrek berak jaso eta bere kabuz garraiatuko zuen Hendaiaraino. Altzari-dendakoek garraiolariaren mugikorraren zenbakia eman zioten.

 

Egun seinalatuan, Oierrek garraiolariari deitu eta galdetu zion ea enpresakoa ote zen ala azpikontratatua. “Azpikontratatua”. “Zure nagusiei deus ere esan gabe altzaria Hendaiaraino ekartzen badidazu 40 euro emango dizkizut”. “Ados”. Eta horrelaxe konpondu ziren.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.