Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kapitain pilotu

Kapitain pilotu

Amatiño 2010/09/28 00:05
Gaur hutsaren hurrengoa falta izan zait azafatari deitu eta botatzeko: “Aizu, esaiozu hor aurreko kabinan agintean dagoen kapitan pilotu harroputz horri, kaiku hutsa dela”. Baina zahartzen ari naiz. Nere bilobengan pentsatzen hasi eta… aittitta, honezkero hobe duzu istilutan ez sartzea. Baina gero, Loiura heldu bezain laster, damutu egin naiz.

Gaur, ordua baino zenbait minutu beranduago atera da hegaldia Barajasko aireportutik. Ez dut uste hegazkin barruan eserita geunden bidaietarik inor ohi baino urduriago zegoenik, baina pilotuak berandutzearen arrazoia azaldu beharrean sumatu du bere burua eta, profesional hotzaren ironia finaz, esan digu:

“Ya no sólo no funcionan los controladores, sino que tampoco funciona el personal de tierra. Estamos en disposición de salir, pero falta que nos retiren el finger. En estos momentos estamos a la espera de que encuentren a un funcionario para que nos quite la escalera”.

 Beraz, ea ondo ulertu dudan: 

  1. Gauza jakina denez, kontrolatzaileek ez dute euren lana behar moduan egiten.
  2. Kontrolatzaileena gutxi balitzan, orain aireportuko langileek ere ez dute euren lana betetzen.
  3. Pilotuon esku balego, orduan besterik litzateke, baina eskailera kentzeko ere gauza ez den jende xume eta ganorabako horri esker, Iberia enpresa superronaren hegazkin eder honek ez du orduan ateratzerik.
  4. Esan beharrik ere ez, jakina, eskailera kendu behar duen gizagaixoa funtzionarioa besterik ez dela. Horretarako edonork balio du. Baina auskalo non ote dagoen.
  5. Hala ere, ez gero kezkatu, esku onetan zaudete. Gu ez gara ez kontrolatzaile petralak, ez aireportuko langile eskasak, ez funtzionario alferrak. Gu pilotuak gara eta hemen gaude, beti prest!

            

                                             Ni naiz kapitain pilotu (bis), niri behar zait obeditu

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: