Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Sozialistek aldarrikatutako flexibilitatea ez da ageri halakorik eskatzen zaienean

Sozialistek aldarrikatutako flexibilitatea ez da ageri halakorik eskatzen zaienean

Josu Mendicute 2010/09/27 23:38
Eibarko zinegotzi ohi batek aspaldi esan zidan ez fidatzeko alderdi sozialistaren hitzaz. Kontatu zidan, Eibarren Udal Gobernua jeltzaleen esku zegoenean, Udal Aurrekontuak adostu zituztela alderdi sozialistarekin, eta botazioaren momentuan aurkako botoa eman zutela PSEkoek.
"Fíjate, Josu, fíjate. Me da igual si te fijas en el Ayuntamiento, en el Parlamento Vasco, en el Gobierno de Zapatero."

Eta, gutxi gora behera, esan zidan sozialistek kaltzontziloak baino errazago aldatzen zutela euren postura politikoa. Eta etxe pareko kontuekin ikusi dut oso argi gizon hark azaldu nahi izan zidana. Ez dut defendatuko erabateko irmotasuna, ez. Uste dut printzipioei uko egin gabe jakin behar dela egoera berriei erantzuten.

Joseba Arregi izan nuen irakasle EHUn, eta aitortu behar dut klase gutxitara joan naizela hain gustora. Hark askotan aipatzen zigun harriak ez direla aldatzen, egoerak berriz, baietz. Eta pertsonak eboluzionatu egiten dugula halabeharrez. Eta bai, nik ere sinisten dut pertsonen eta erakundeen eboluzioan, nahiz eta ez Jesus Egigurenen flexibilitate maila propio hartzeko beste:

"Nosotros somos un partido flexible. Nosotros podemos decir hoy eso, y más adelante decir otra cosa. Y eso es flexibilidad, porque la vida cambia, la política cambia, los momentos cambian. Nosotros hemos hecho propaganda a favor de la OTAN repartiendo octavillas en La Concha, y a los 3 meses propaganda en contra de la OTAN repartiendo octavillas. Porque somos flexibles, y cambian las circunstancias."
Jesus Egiguren (PSE), 2009/XII/03

Eta, bai, gauza batzuk ari dira aldatzen azkenaldian. Ezker Abertzaleak urte askotan eskatu zaiona esan du, edo esatera hurbildu da behintzat. Apostua egin du bide politiko eta demokratikoen alde, borroka armaturik gabeko bide politiko eta demokratikoen alde, eta bide horri oztoporik ez jartzeko prest dirudi ETA. Nik ere badut mesfidantza. Ez Mikel Larreategik beste, baina niri ere kostatzen zait sinistea aterabidea ikusten ari garela. eta zalantzak uxatzeko eskatuko nioke Ezker Abertzaleari pausu ausart eta handiagoak ematea.

Baina, sinetsi edo ez, sineskeriak sineskeri, egoera, zirkunstantziak, testuingurua... aldatu egin direla eta aldatzen ari direla ezin ukatuko didate. Ez dut nik esango zer egin beharko lukeen PSOEk Espainiako Gobernutik eta Eusko Jaurlaritzatik, egoera berriaren aurrean, baina ez dezatela esan gaurko lainoek atzoko euria dakartenik oraindik.

Egoera aldatu da, bai. Baina aldaketen aurrean Egigurenek aldarrikatzen zuen flexibilitate hori, Alderdi Sozialistak -urte askoan, egoera anitzetan eta inork eskatu ez dionean- erakutsi duen flexibilitate horren usainik ez dugu hartzen orain. Argi eta garbi esan dute:

Alderdi Popularreko lagun bati esan izan diot, errazago etor naitekeela bat sozialista baten hitzekin, baina askoz gehiago fidatzen naizela PPko batek esaten didanarekin. Gustoko ala ez, jakin baitakit PPkoen diskurtsoa ez duela haize bolada batek eramango. Eta arrazoia eman zidan. Badakigu nondik jo dezakeen PPk, EAJk edo Ezker Abertzaleak. Baina PSOE beti dago sorpresak emateko prest.

ETAren komunikatuaren ostean Alderdi Popularrak "ekintza irmoak" eskatu zituen, frogatzeko "Estatua ez dagoela tregoan". Eta, hara, irailaren 14an etorri zitzaizkigun atxiloketa susmagarri batzuk eta mami baino eszenifikazio gehiago zuten errejistroak.

Agian izango da ez dela PSE benetan gobernatzen ari dena. Izango da flexibilitate ororen gainetik irmotasuna defendatu duenak gidatzen dituela flexibleen Gobernuko betebeharrak. Nahiz eta ez zuten elkarrekin gobernatuko.

 

Baina badakizue, zirkunstantziak aldatu ziren orduan. Orain ez, ez dira aldatu.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.