Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Amets baten historia ilustratua

2011/08/18

Irailaren 11ra arte Donostiako Kutxa Boulevard aretoan ikusgai dago Olaeta ballet-taldearen “Amets baten koreografia” deitu erakusketa, Olaeta familiak laurogei urtez bildutako argazkiak, bideoak, kartelak, jantziak, musika-tresnak, partiturak, esku-programak, gutunak, zirriborroak eta beste hainbat oroigarri.

Amets baten historia ilustratua - Gehiago irakurri

Go, Ibiza, Go! eta Miguel Noguera

2011/08/16

Miguel Noguera umoregilearen lana gero eta ezagunagoa egiten ari da. Didac Alcaraz, berriz, ez nuen ezagutzen.

Go, Ibiza, Go! eta Miguel Noguera - Gehiago irakurri

Zesar etxean dago

2011/08/16

Ah, eta ez zinema-aretotik kreditoak erabat amaitu arte irten. Filmak 109 minutu behar dituen arren tximinoen “pizkundea” kontatzeko, minutu batto batez baino ez baitu gizakien hondamendiaren hedapena aditzera ematen. Itxaro, beraz, mapa mundian Euskal Herria sumatu arte.

Zesar etxean dago - Gehiago irakurri

Euskaldun baten striptease identitarioa

2011/08/15

080804ko saio reziklaua. Gaurkuan, Juan Kruz Lakastak emondako hitzaldi sonatuan inguruan oiñarrittu gara saiua osatzeko. Dibertigarrixa izatiaz gain, pentsau arazi egin gaittuana. Bertsiño jokuan, “Txoriburuak sokan” eta “Puppet on a string” alderatu doguz, Argoitia anai-arrebena eta Sandie Shaw britainiarrana hurrenez hurren.

Euskaldun baten striptease identitarioa - Gehiago irakurri

Gora San Roke!

2011/08/14

Debako San Roke jaiak "beti" hasi izan dira santu erromesari zapi gorria jartzearekin batera. "Betidanik" hau, ordea, 1968an sortu zen, Jesus Mari Azkoitiari Sanferminetatik bueltan antzerako zerbait egitea otu zitzaionean. Geroztik 43 urte joan dira eta gaur arratsaldean Josu semeak hartu du nolabaiteko alternatiba.

Gora San Roke! - Gehiago irakurri

Itsasoan ageri da

2011/08/13

Eguzkia sortaldetik ateratzen da, bai, baina euskal itsasbazter osoak ez du iparrera so egiten. Kantauri isurialdeak ipar-mendebaletik hego-ekialderako joera du, zer esanik ez Matxitxakotik Debaraino. Eta, are gehiago, Lekeitiotik Ondarroara bitartean, bideak hegorantza begiratzen du-eta nabarmen. Ondorioz, Ondarroan, eguzkia aurrez aurre jaikitzen da, "ipar-iparretik", itxuraz behintzat.

Itsasoan ageri da - Gehiago irakurri