Futz
Biopix: JC Schou
Arola. Ez dot esango gustau etxatanik, ez: askokin barre egin juat, iñoiz karkajadiak urten bebai (hiltzaillia ohe azpixan... ). Pertsona gitxi egongo da liburuan pasarte bateren batekin identifikatzen ez danik, deskribatzen dirazen situaziñuak edade eta egoera asko errepasatzen dittuez-eta. Baiña... sustrai sakonik bako barreguria dok, gaseosian modura momentuan tiro eta pasatzen dana. Efektu kolpe hutsak, zorrozkerixa eta keiñu sinpatikuen bilduma interesik bakua.
Interesgarrixa begittandu jatan bakarra umorian negoziuan dabizenen parametruak pizkat ezagutzia izan dok: kontakizun guztiak oso motzak dira, 1500 bat karakteretakuak, eta ezagun dok estandarrak dagozela: “no se si ustedes se han fijado...” tipoko sarreria, kategoria barregarrixen zerrendaren bat, tartian kolpe batzu izan leikiazena, eta amaitzeko zirikadia. Nahi barik imajinatzen juat klase honetako gidoilarixa “funtzionarizatzen” danian (sentido txarrian), eta bere biharrakin aspertzen hasi; gitxittan gertatuko dan gauzia bestalde, eze, seguro kalera bialdu eta beste gaztetxo bat hartuko dabela, gitxi eskatu eta dana emoteko prest dagona. Pentsau nik.