Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Lizardiren baratzean beti dago zerbait

Lizardiren baratzean beti dago zerbait

Mikel Iturria 2011/12/19 23:59
Alea jacta est. Raxoi izango dugu datozen lau urteetan Espainiako gobernuburu. Zer egin? Lizardiren baratza landu.

Hernán Casciari argentinarrak editore bihurtu eta Orsai proiektua abiatu zuen duela hilabete batzuk. Katalunian bizi da Casciari eta aldizkaria martxan jartzeko, gainera, Argentina aldeko hainbat lagun eta senide ekarri zituen Europako bazter honetara.

Orain, berriz, horietako gehienek kontrako bidaia egin dute eta erredakzioa Hego Amerikan kokatu. Aurreko batean kontatzen zuen gero eta gehiago kostatzen zaiola Argentinatik Europara etortzea. Borborka dagoela sormena Argentinan eta Europan, aldiz, gorbatadunek hartuko dituztela erabakiak datozen urteetan. Eta etorkizuna izugarria izango dela: ez ekonomiaren aldetik soilik; garai aspergarriak izango ditugula garaile.

Ez dakigu Casciariren tesiak beteko ote diren. Nik ikusten dut jende kreatiboa inguruan, baina kreatibitatea lanetik kanpo, sistema produktibotik at erakutsi eta landu behar dute. Gaur bertan, Dei Gaztelumendik Sustatun zioen talentua badagoela bere eremuan (animazioa), baina ez dela sustatzen.

Horretaz ari nintzen pentsatzen gaur gauean, afaldu ondoren. Ez nuen Raxoik esandakoak sarean sortu dituen erreakzioak entzuteko eta irakurtzeko batere gogorik. Izango da horretarako denbora.

Horren ordez, Euskadi Irratian Jose Luis Padron poetak aurkezten duen Lizardiren baratza saioaren webgunera jo dut. Pare bat saio entzuten aritu naiz. Eta, espero bezala, asko gustatu zait emaitza. Gomendagarria oso.

iturri
iturri dio:
2011/12/20 11:41

Kaixo, Luistxo.

Nik beti daukat zalantza kontu hauekin eta ez dakit zergatik bihurtu zuen Berriak Raxoi Mariano presidentea.

Rajoy, beraz?

Iturri

Luistxo
Luistxo dio:
2011/12/20 11:02

Nik uste dut Rajoy izango dugula lau urterako. Oraindik ez dakit zergatik Berriak Raxoi bihurtu duen. Bertie Ahern hala bada eta ez Bertie Ó hEachthairn, ba bestea berdintsu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter