Blogak
Megabyte gutxi eta pezeta asko
2011/10/15Emaztea zenaren paperen artean aurkitu dut ordenagailua erosteko 1990an BBVrekin sinatutako “leasing” hitzarmena. Zorioneko ordenadoreak 20 MBko disko gogorra zuen eta 396.980,00 pezetako faktura hogeita lau hilabetean ordaindu behar izan nuen. Megabyte gutxi eta pezeta asko.
Aarhus-ko Ituna eta E-PRTR zerrenda
2011/10/13Aarhus-ko Itunaren zein darion E-RPTR zerrendaren eginkizuna zera da: lehen eta behingoz, informazioa bildu, enpresaka ezezik, udalerrika eta eskualdeka ere neurtu ahal izateko. Bestetik, informazio hori guztia gardentasun osoz jendaurrean jarri. Eta, azkenik, interes kontrajarrien arteko auzirik balego, epaitegiak erabakitzeko modurik izan dezan segurtatu.
