Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Autismoa: jabetzea ongi dago, baina gehiago behar da

Autismoa: jabetzea ongi dago, baina gehiago behar da

Gari Araolaza 2012/04/03 10:43
Egun hauetan izan da autismoaren egun internazionala. Hainbat artikulu ikusi dut mediotan, Boing-boing-ekoa iruditu zait interesgarria.

Autism: awareness isn't enough artikuluan aipatzen da Steve Silberman ikerlaria, eta bi puntu azpimarragarri irakurri ditut:

Lehen baino autismo gehiago dago?

Autismoa goraka joan da azken urteotan. Urtero kasu gehiago diagnostikatzen ari dira; une honetan AEBtan 88-tik batek omen du autismoa. Batzuentzat hori albiste txarra da, eta hortik atera dira oinarri gabeko hainbat teoria, txertoek eragiten dutela eta abarrekoak.

Baina zientzilarien ustetan, diagnosia da aldatu dena, eta horrek dakar goizago eta hobeto diagnostikatzea autismoa. Eta hori albiste ona dela uste dut. Izan ere, zenbat diagnostikatu gabeko autismo egongo da hor bazterretan?

Nola tratatzen ditu gizarteak?

Autismoaren arazo nagusia Silbermanen ustetan, gizarteak autismoarekin duen erlazioa da. Umeen kasuan bideratzen ari dira gauzak, baina haur horiek nagusitzen direnean adaptazio arazoak izaten dituzte. Gizartearen jokaera arrunta desberdintasunak azaleratzea da, desberdintasun horiek onartu eta integratu beharrean. Gainera, diru gehienak bideratzen omen dira autismoa ikertu eta prebentziora. Aldiz, gizarteratzean sortzen dira arazo handienak eta horretarako ez dago dirurik.

Izan ere, errespetua, laguntza eta inklusioa dira askoz garrantzitsuagoak, berez okerrik ez duten umeak sendatzen saiatzen ibili beharrean.

etiketak: autismoa
Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2012/04/08 14:02

Honekin ez nago ados Gari. Txertoen eragina ez da oinarri gabeko "teoria", errealitate gordina baino. AEBetan gaia dexente ikertu zen, izan ere 1992tik 2002 urtera autismo kasuak %718 igo ziren eta. Thimerosal haurren bakunetan gehitzen zen laguntzaile merkuriala, erretiratua dago txerto horietatik (orain zaharrenetan sartzen dute gripeaz babesteko eta alzheimerrak sendatzeko, ja, ja). AEBtan 99 edo 2000 urte inguruan aldatu zen eta hemen bost bat urte beranduago, merkurioaren ordez, aluminioa sartuz, aluminio hidroxidoa edo oxalatoa. Hauek ere, merkurioa ez izan arren neurotoxikoak dira. Normalean, %99an edo gehiagotan, metal hauek gernuarekin botatzen dira. Botatzeko ere gorputzari lanak ematen zaizkio. Baina zer gertatzen da guztiz botatzen ez badira? ba, metatu egiten direla, bioakumulazioz, eta...buruan normalean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon