Albistea bigarren finala omen
Athletic-ek bildu ditu pozarren, Lezaman, inguruko kirol-kazetari guztiak. Aurkeztu du, ur-bitsetan, Barçaren kontrako kopa-finalean lehoiek estreinako jantziko duten elastikoa. Eman du, zehatz-mehatz, eman beharreko datu-xehetasun pila, neurriz, prezioz eta epez. Eta kazetarien txandari ekin bezain laster horra galdera: "Europako finalera iritsiez gero beste kamisetaren bat egingo al duzue?" Kazetaria izan behar gero. Eta bilbotarra, gainera!
Bular erdialdeko ikurra da berritasuna
Ikur gogoangarria
Neskatila gorri-zuri-beltzak
Fernando Llorente jokalaria (eskuinekoa)