Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Saiak, jolasantza

Saiak, jolasantza

Amatiño 2012/03/31 23:00
Bertako-bertakoek baino ez dakiten arren, sarri gero, usu asko, sai-aldrak jaitsi ohi dira Karrantzatik Muskizko hondartza aldera, “maldan behera”, Petronorren findegiko tximiniei darien isuri beroaz gozatzeko eta, bidenabar, behetik gorako aire-lasterraz baliatuta, lar ahaleginik gabe, berriro ere, gorantza, Karrantzako mendi-gailurretara itzultzeko. Sekulako ikuskizuna.

Adituei jaramonik egingo badiegu, inor gutxik daki zehatz-mehatz zergatik jaitsi ohi diren saiak Karrantzatik itsaso aldera. Baina begi bistakoa da, ostera, zergatik hurrerantzen diren findegirarino bertaraino. Gauza jakina omen da saiak alfer samarrak direna (oso astunak nonbait, hegaldi geldo eta motzekoak). Dirudienez saiek antzematen dituzte tximinietatik isurtzen diren aire-bolada beroak eta, nolabait esateko, “energia-eraginkortasuna” lortu beharraren beharrez, isurien gainetik hegan egin ohi dute gorantzako joerez baliatzeko, ahalik eta ahaleginik urrienaz gora egiteko eta, behin behar duten mailaraino heldu ostean, berriro ere jatorrizko habietara itzultzeko. Galdera, ordea, zera da: ausartuko al lirateke Karrantza garaitik Somorrostro haranera jaisten, bueltan igotzeko  tximinietako aire-korronte “eroso” horren berri ez balekite?

Orain hurrengo  59 sai zenbatu nituen, banan-banan, 220 metroko garaiera duen tximiniaren gainetik. Gertaera bera ez da, esan bezala, batere bakana; baina, horratik, 59 ale, mantso-mantso, jira-biraka, jolasantza, ez da egunero ikusten den irudia.

Saiak

250 metrotik gora,  patxada handiz

         Saiak2

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: