Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Aldatzeko itturrixa

Aldatzeko itturrixa

Asier Sarasua 2012/04/01 21:40
Oier Gorosabel "Txikillanak" argazki politta berreskuratu dau azkenengo Eibar aldizkarittik. Aldatzeko itturri zaharra da, monjen eskola onduan zeguana, trikuharri itxurako aterpe baten azpixan. Gure etxetik berbertan, zenbat aldiz erango ete neban ura itturri horretan. Jardiñetarako bide barrixak bota zeban 1990 inguruan.

Oierrek Aldatzeko itturrixan barri eskatu zeban Eibartarrak zerrendan: "iñok bai Aldatzeko itturri zaharran erretratorik?". Nik ez neban argazki zaharrik ezagutzen, baina Oierrek berak topau da, azkenengo Eibar aldizkarixan (106. zenbakiko 25. orrialdian). Tira, ez da hain zaharra, erropiagaittik 1980. ingurukua dala dirudi (akats txiki bat be badakar argazkixak, Legarreko itturrixa dala diñualako).

rev_eibar_106_p25

Aldatzeko goiko itturrixa sasoi horretan juan zan, gitxi gorabehera, 1985 inguruan. Ordura arte, auskalo zenbat urte pasauko ete zittuan Aldatze eta Jardiñeta bittarte horretan, monjen eskola onduan. Harriz egindako egituratxo bat, harlosa haundi bat gaiñian, aska zaharra eta txorrot txikitxua. Ura hotz-hotza, beti.

Itzioko ikastolara bidian 6 urtez pasau nitzan egunero bertatik. Institutuan hasi nitzanian be, 1983an, oindiok hortxe zeguan. Sasoi haretan, oindiok Aldatze eta Jardiñeta kalia lotu barik zeguazen; batetik bestera juateko ortu eta mendi-sail txiki batzuk pasau bihar ziran. Handittik juaten giñan Institutura, letxuga eta porru artian.

Esango neuke 1985 inguruan hasiko zirala hori inguruori urbanizatzen. Lehelengo, bidia eitten; gero haunditzen eta etxiak eraikitzen. Itturrixak lehenengo ekitaldixari eutsi zetsan; ez hurrenguari. 1990eko hamarkadarako han ez zan gelditzen ez itturririk, ez lajarik, ez ezer.

Hori ez zan Aldatzeko itturri bakarra, baiña. Aldatze kale hasieran be, behe-behekaldian, beste itturri zahar bat egon zan.  Aldatzeko kale hasieran, trenbidia pasau eta barrenian, txatarrerixa baten onduan (1980 ingurutik aurrera, txatarrerixia hustu eta Eibarko yonkixen topagune bihurtu zan). Gure sasoirako, itturrixa guztiz barriztuta zeguan, Industrias Mendizabalen eraikiñian txertatuta (gaur egun Aurrera parian dagona moduan), baiña XX. mende erdira arte itturri zahar bat zeguan. Amatiñok be gogoratzen dau, eta holaxe idatzi zeban bere blogian, han inguruan itturrixa ez ezik, ortuak eta errekia be ezagutu zittuala.

Trenbidia baiño lehentxuago Ardantzako itturri zaharra be ezagutu genduan, trenbide kontrako horman, San Juan kaletik sartu eta pare-parian. 1970 ingurura arte Eibarko basarrittarrak hantxe lotzen zittuen euren astuak, esne-partitzen hasi aurretik, edo azokarako bidian. Astuak lotzeko uztaixak be ezagutu genduzen luzaruan, astuak be desagertu ostian, gure etxetik gehixenetan Ardantzakora juaten giñalako ur bila; ez egunero, baina bai sarri-sarri (1980ko hamarkadan, gaiñera, sikute demasak egon ziran Eibarren eta ura urria lakotxia zan askotan). Ardantzako itturri zaharra be aspaldi bota zeben, 1955-2000 bittartian. Ardantza kale zaharra bota, errepidia trenbidepera eruan, tunela haundittu, etxe barrixak egin... Oinguan, baiña, itturrixak bizirik irautia lortu zeban eta Ardantzan oindiok be itturrixa dago, barrixa, baiña sasoi bateko bizimoduan lekuko.

Gregorio Mujikak idatzittako Eibarko Monografixan herri barruko itturrixak aittatzen dira, baina ez herrigunetik kanpo gelditzen diranak. Ardantzakua zaharra dala diño, eta pixkat goragokua (Aldatzeko behekua?) 1910ian egindakua. Aldatzeko goiko itturrixaz ez diño ezer; edo ez dot behintzat ezer topau.

 

Aldatze, 1930 inguruan. Trenbideko tunel gaiñian, itturri zaharra (egin klik erretrato gaiñian, haundixago ikusteko). Inguruan, ortu, mendi eta lur-sailak. Argazkixak: Guregipuzkoa.net, CC-by-sa.

Jardineta XX mende hasiera

Jardineta, XX. mende hasieran. Erdi-erdixan, "Jardín de convalecientes"; gaur egun Institutua dago toki berian.

etiketak: historia, eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz