Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Getaria finalista da 2012ko Model Your Town lehiaketan

Getaria finalista da 2012ko Model Your Town lehiaketan

Mikel Iturria 2012/04/02 23:09
2010ean Donostia izan zen finalista lehiaketa honetan. Aurten, berriz, Getaria dago Europa eta Amerikako beste bost hiriekin batera.

Bigarren aldia da Google-k Model Your Town lehiaketa antolatzen duela. Lehenengoa 2010ean izan zen eta orduan Donostia lehiatu zen munduko beste bost hirietako proiektuekin batera. Azkenean, Peruko Barranco barrutia izan zen garailea.

Hiri bakoitzeko eraikinak 3D modeloetan erakutsi behar dira Google Earth erabiliz. Gipuzkoa3d blogean diotenez, Getariarekin batera, 200dik gora hautagai aurkeztu dira. Epaimahaiak sei hiri aukeratu ditu eta hauek dira beste bostak: Zielona (Polonia), Torun (Polonia), Lowel (AEB), Leominister (Erresuma Batua) eta Evansville (AEB).

Virtual Geo Simulations da lanaren egilea eta horren atzean Josetxo Pérez Fernández eta Pedro Domecq daudela irakur daiteke Google Sketch Up-en.

Orain norbanakoek botoa emateko aukera dute 2012ko maiatzaren 1era arte. Non eman behar den botoa? Google Sketch Up izeneko orrialde honetan. Baina kontuz: behin bakarrik bozkatu dezakezu eta ondo aukeratu herria.

Talde (eta hiri) garailea maiatzaren erdialdean emango dute ezagutzera. Ea Getariak aurten lortzen duen Donostiak duela bi urte lortu ez zuena.

Getaria es finalista en el Concurso Model Your Town 2012, este apunte en castellano.

iturri
iturri dio:
2012/05/16 01:06

Josetxo Pérez aka @meskaleroak kontuaren bidez jakin dugu gaur Getaria izan dela irabazle. Zorionak!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter