Blogak
Loarre vs Bolea
2012/03/23Egungo bake santuaren arabera nekez antzeman daitekeen arren, orain mila urte inguru bi zibilizazioren arteko muga gorria zen Loarre eta Bolea artean. Hegoaldean, musulmanen Buleya (Calagurris Fibularia) gotorlekua. Aurrez aurre berriz, iparraldean, nafarren Lobarre gaztelu ahaltsua. Mila urte geroago biek diraute, elkarren ondoan, turisten gozamenerako baino ez bada ere.
Henrike Knörr oroitu bai, jaramonik ez
2012/03/21Hiru mende behar izan ditu Espainiar Akademiak euskara omentzeko eta hainbat hamarkada, berriz, Alderdi Popularrak, Jose Ignacio Wert ministroaren eskutik, gogoan hartzeko. Eta, giro honetan, batzuok eta besteok oroitarazi nahi izan dute, gozoki, Henrike Knörr zenaren elkar-bizikidetza. Oroitarazi bai, baina Henrike Knörr-ek nahi lituzkeenak bete ez. Ez PPek eta ez PSEk. Atzo Andres Urrutia euskaltzainburuak Eusko Legebiltzarrean egindako salaketa lekuko.
Ba al duzue Obabako Testiguen berri?
2012/03/21Literatura. Trailerra. Añorga. Hilean behin. Martxoaren 22tik aurrera.
Footballista
2012/03/19Besterik dirudien arren, ez da Eibarko euskara, japonieraz baino. Edo hobeto esan, japonieraz edo, baina latindar alfabetoz idatzia. Antza denez, kirol-aldizkariren bat da.
Atauriko mutilaren haserrealdia
2012/03/18Ez da gero erraz ulertzekoa zer dela-eta bere erreskateagatik ezer ordaindu beharrik izan ez duen eskalatzaile federatuak horrelako arinkeriak esan dituen. Gure Atauriko mutila haserre dago nonbait. Bere buruarekin haserre. Pasatuko zaio.
Abiadura moteltzen denean...
2012/03/18Ostegunera arte astea azkar joan zen. Ostiraletik aurrera, berriz, motel. Eta orduan gehiago erreparatzen diozu begi aurrean duzunari.
Subkonszientian jugadia
2012/03/16Ejem, ejejem... esango neuke Lekeittioko Udalari subkonszientiak jugadia egin detsala, andrazkuen nazioarteko eguna buru-belarri prestatzen ibilli eta gero...
Ironiaz ere, maisuaren ildo beretik
2012/03/16Ibon Sarasolak irabazi du 2011 urteko Euskadi Ikerketa Saria. Azken lau hamarkada honetan hiztegigintzan aritu ostean datorkio saria. Euskara batuaren 'azaña' ahalbidetu duen belaunaldiari omen dagokion saria, hain zuzen, Sarasolak berak Euskadi Irratian ohartarazi nahi izan duenez.
