Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Eibartarrak posta zerrenda EraldaLAB-en

Eibartarrak posta zerrenda EraldaLAB-en

Leire Narbaiza 2012/05/20 21:19
maiatzaren 12an egin nuen aurkezpenean kontatutakoa, gutxi gorabehera.

EraldaLAB jardunaldian izena eman nuenean kuriositate handia neukan. Egia esatera, ezer gutxi nekien zer kontatuko ziguten, eta benetan gai izango nintzen egun osoan bertako kontuei jarraitu ahal izateko. Egun batekoa zenez, ausartu nintzen eta ez zait damutzen.

Eguna baino pare bat aste lehenago hitzalditxo bat egitea proposatu zidaten, eibartarrak zerrenda zer den azaltzeko. Bi aldiz pentsatu barik baietza eman nuen. Ai, ama! Zer inkontzientea naizen batzuetan! Aurreko aste osoan ohean sartu eta hitzaldia ematen nuen! Zein gaizki egin nuen lo! Emakume erraza, edo ezetz esaten ez duen horietakoa izateagatik!

Ez nekien, baina, zehatz-mehatz zer nahi zuten, eta nik proposatu nien nire esperientzia kontatuko nuela, niri zer eman didan zerrenda honek. Beste era batera ez dakidalako egiten. Baietz esan zidaten eta aurrera!

Zerrendan bota nuen mezua eta jaso nituen hainbat erantzun bertan zein pribatuan. Benetan eskertzen dizuet, lagunok! Luistxo Fernandezek ere pista batzuk eman zizkidan, eta power-point hasi bat, nik oinarri hartu nuena, eta entzuleak ez aspertzeko jarri nuena. Mila esker, bihotzez!

Hau da gutxi gorabehera kontatu nuena. Lehengo eta behin aitortu nien Luistxorena zela hasiera eta agian, larregi igarriko zela aldaketa. Gainera, hasieratik ez nintzenez egon hainbat kontu ez nekizkiela. Hauxe da Luistxorena:

Peru, Luistxoren seme zaharrena jaiotzear zegoela, orain 14 urte, posta zerrendak egiteko tresna bat aurkitu zuen, eta lagun batzuk gonbidatu (Araolazatar batzuk esango nuke nik, eta horrela abiatu zen.

Hainbat kokaleku izan ostean, 2004an zerrendaren burujabetza lortu zen, pipermail zerbitzuaren bitartetzez eta gmane.org artxiboak kontsultatzeko moduarekin. Horren ostean, nire esperientzia kontatzeari ekin nion.

2002ko abenduan eman nuen izena. Neure burua preteknolgikotzat neukan (eta hala zen). Sasoi latzak izan ziren, Aznaratoa bete-betea, ezin dugu ahaztu otsailaren 2003an Egunkaria itxi zutela eta martxoan Irakeko inbasio/gerra hasi zela. Honekin esan nahi dut garai hartan komunikazio premia handia zegoela, eta e-maila bageneukanok inoiz baino gehiago hasi ginela erabiltzen. Nire kasuan, ordura arte etxean ordenagailurik ez, eta lanean konpartitu egiten nuela. Baina ikasturte horretan, laneko ordenagailua niretako baino ez zen; beraz nahi nuenean eta nahi nuen modura erabiltzeko aukera neukan.

Orduan sasoian Matrallako irratian nenbilen eta bertako kide batzuk zerrendakideak ziren. Tira, zerrendakide asko ezagutzen nuen kaletik, baina eibar.org frikien kontua begitantzen zitzaidan. Hala ere, nire saltsera izpiritua, preteknologikoari gailendu zitzaion eta horrela eman nuen izena. Horrela ikus liteke nondik abiatu nintzen eta zerrendak zer eman didan.

Oraintxe, sare sozialen sasoian Iturrik beti esaten du twitter taberna dela eta blogak etxea. Nik diot zerrenda edota eibar.org familia dela, behintzat, niretako. Gainera, sare sozial garrantzitsuena. Era berean, eta ironia kontuan izanda, aitortu beharrean nago familia ilustrea dela gure hau, aristokratikoa edota nobleziakoa dela ere esango nuke, eibartarrak ez bagina :-)

Jakina denez, familia "onekoek" euren kideei gauza asko ematen diete, eta niri posta zerrendak zer eman didan zerrendatuko dut:

  • Jende interesgarria ezagutzeko aukera. Lehen ezagutzen ez nituen hainbat lagun interesgarri eta hainbat modutakoak aurkitu ditut.

  • Kontaktu sarea handitu eta trinkotu dut bertan nagoenetik, beste "mundu" batzuk ere ezagutu ditut.

  • Eztabaidagune aparta, beti errespetutik eginda, eta askotan eztabaida sutsuak. Sparring onak izan ditugu.

  • Harreman soziala ere bada, lagunartea. Lehen aipatu dudan sare soziala

  • Informazio iturri paregabea. Partaideek informazio asko ematen dute zerrendan, era askotakoa, gainera

  • Alfabetizazio digitala. Ikasi dudan guztiaren oinarrian (eta gehiago) zerrendaren erruz izan da. Horrela izan ez balitz, oraindik karma oneko ppt-ak bidaltzen ibiliko nintzateke! 

  • Bloga sortzeko kemena. Taldekideek bultzatu izan ez banindute, seguruenik ez nuen blogik izango.

  • Audientzia. Jakina, familia aristokratan jaiota, blogeko jarraitzaile gehiago. Nork ez du ikusten telebista badin badaki lehengusina agertuko dela? Berdin hemen. Leirek bloga zabaldu du, ia zer dioen!

  • Konfiantza neure buruarengan: Alfabetizazio digital berantiarrak segurtasun falta handia ematen du. "Zer egiten dut nik hemen?" galderari aspaldi erantzuna genio aurkituta.

  • Parrandaren bat, gutxi. Afariak. Oso sortzaileak batzuetan.

Eta zelan lortu da?

  • Lagun giroan. Garrantzitsuak dira horretarako topaketa ez birtualak. Pertsonak hezur-haragizkoak bihurtzen dituztelako.
  • Kariñotik. Onerako zein txarrerako. Gure poz eta tristuren berri emanez: jaiotza, haurdunaldi, heriotza eta gaixotasun berri emanez. Pixka bat "leire, te queremos" eredua.

  • Berdintasunean. Horretarako izen eta abizenekin funtzionatzen dugu eta gure artean dagoen harremana horizontala. Inor ez da besteak baino gehiago.

  • Denok gara denon "lagunak" eta denon jarraitzaileak, ez twitterren moduan. Honek eragiten du eztabaida aberasgarriagoa izatea, denok denen mezuak iruzkindu genitzakeelako.

  • Musu-truk funtzionatzen dugu, eta musu-trut egin ditugu hainbat kontu.

Ekintza ez digitalak ere egin ditugu

  • GPSrako ahotsak itzuli, grabatu eta on-line jarri ditugu.

  • "Kalamuako parlamentua” jokoa egin dugu. 1000 galdera Eibarren gainean.

  • Afariak eta afari-ostekoak

Honekin zer lortu dugu?

  • Talde indartsua izatea.

  • Erreferente izatea euskal ziber-espazioan

  • Komunitatea izatea

  • Agian, …Munduaren dominazioa…?!

Zein gauza on ikusten dizkiodan

  • Edonora esportatzeko modukoa dela. Edozein kolektibok martxan jar lezakeena.

  • Parte-hartzailea dela

  • Konfiantzakoa, izen eta abizenak erabiltzen dituelako

  • Denok denen "lagun" garela

  • Berdinen artekoa, horizontala dela

  • Dinamikoa

  • Sinergikoa

  • Umoreak ere oso garrantzi handia duela

    Hau guztia da kontatu nuena. Beharbada politegia, baina horrela da bizi dudana. Behe aldean jarri nien ppta ipiniko dut

    Eraldalab_Eibartarrak
Serafin
Serafin dio:
2012/05/21 13:19

Ze ondo egon haizen! Ze aurkezpen politta! Zorionak Leire!

xme
xme dio:
2012/05/21 00:43

ederra, leire.

eibartar adoptatua-edo naizen aldetik, guztiz ados.

birasuegi
birasuegi dio:
2012/05/21 00:05

Aupa Leire, benetan interesgarria eta hurbila izan zen zure aurkezpena. Bertan esan nuen bezala, askotan tresna berrien bilako lasterketa etengabean ibiltzen gara interneten gabiltzan guztiak, eta askotan ez gara konturatzen tresna sinpleena, posta zerrenda bat, ondo erabiltzen bada tresna eraldatzailea izan daitekela. Eraldatzailea komunitatearentzat eta pertsonentzat. Azaldu zenuen bezala zure ahalduntze teknologikoan oso garrantzitsua izan dena. Mila esker Leire zure esperientzia pertsonaletik hitz egiteagatik, eta barkatu sortu dizkizugun insomnioak ;-)

Asier
Asier dio:
2012/05/23 15:53

Gustora irakorri dot, Leire. Eskerrik asko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua