Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Krisia

Krisia

Amatiño 2012/05/20 23:00
Athletic-en denboraldi onaren itzalpean BBK eskaintza aproposa egiten ari zaie bere bezeroei. Hiru liburu, lau hilabetean jarraian euren kontu korrontean 900 eurotik behera jaisten ez direnei. Hau da: ez, ohi denez, diru-ezarpenen bat edo beste egitearren, bakoitzak aurretik izan ditzakeen 900 euroei eusteagatik baino.

Bizkaian, oro har, 500.000 lagunek dute gizarte-segurtasuna, 75.000 inguru lanik gabe daude eta, horretara, 425.000 ari dira lanean. Bizkaia ez da inondik ere munduko lurralderik txiroena eta familiarik gehienetan lanpostudunen bat izan arren, jendea ozta-ozta bizi da, antza.

BBKren eskaintzari jaramonik egingo badiogu, badirudi nonbait familia asko direla hilaren azkenean 900 euroren azpitik geratzen direnak, eta Athletic-en hirusta hori lortzeagatik gehiago ahalegintzeko gertu leudekeenak.

Aldi berean, 14.000 lagunek 900 euro baino gehiago xahutu zuten Bukaresta joan-etorria egiten eta datorren ostiralerako sarrera da makinatxo bat bizkaitarrek --kosta ahala kosta-- eskuratu nahi eta ezin duen harribitxi preziatua.

LIBROS ATHLETIC3

LIBROS ATHLETIC2  LIBROS ATHLETIC1

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: