Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Gaizki amaitu da @kioskoymas-ekin izandako lehen esperientzia

Gaizki amaitu da @kioskoymas-ekin izandako lehen esperientzia

Mikel Iturria 2012/05/20 21:41
Periodiko baten hilabeteko harpidetza egin nuen eta, zazpi egun lehenago ez nuela jarraituko ez esateagatik, beste hilabete batez jarraitu behar dut orain. Eskerrak ez nuela urteko harpidetzarik egin.

Vocento taldearen lidergopean Espainiako hainbat talde editorialetako periodikoak eta aldizkariak tabletetan eta telefono aurreratuetan ikusteko duela ia urtebete martxan jarritako plataforma da Kiosko y Más. Periodiko eta aldizkari hauek erosteko aukera ezberdinak daude: alde batetik, egunkari eta aldizkari solteak; bestetik, harpidetza-planak daude: hilabeterako, hiru hilabeterako eta urtebeterako.

Apirilaren hasieran, plataforma honen webgunean begiratzen nuen bitartean, Kataluniako Ara egunkaria zegoela ikusi nuen. Gustukoa dut periodikoa eta hilabeteko harpidetza egin nuen. Uste dut 12 bat euro pagatu nituela egunero periodikoaren pdf bertsioa nik aukeratutako hiru aparatuetan izateko: tableta, telefono aurreratua (smartphone) eta mahaiko ordenagailua.

Esperientzia ona izaten ari zen. Gustura ari nintzen periodikoa irakurtzen, baina ez nuen jarraitzeko asmorik. Probatzeko egin nuen harpidetza-eta.

Baina azken orduan plataformak berak hartutako erabaki batek haserretu egin nau.

Gauza bat bai egin dudala gaizki, bere garaian ikusi bainuen "Preguntas frecuentes" atalean honako paragrafo hau:

"Los planes de suscripción son siempre auto-renovables, así que suscríbete una vez y despreocúpate para siempre". Zer esan nahi ote du horrek. Ez zitzaidan batere gustatu esaldia, baina ez nuen bere garaian galdetu eta galdera bota nuenean, harpidetzaren azken egunean edo, zera erantzun zidaten:

"Le recordamos que las cancelaciones han de solicitarse con un plazo mínimo de siete días a que se produzca le renovación".

Ea hori non zegoen idatzita galderari, estekarik gabeko erantzun bat:

"En relación a su consulta le informamos de que para darse de baja tiene que solicitarla con una antelación mínima de siete dias antes de que finalice su suscripción tal y como se recoge en los términos de uso".

Kaguensos! "Términos de uso" aukera ez dago eskuragarri aplikazioan. Webgunera jo beharra dago eta nik, normalean, ez dut webgunea kontsultatzen. Baina webgunean ere ez da erraza ikustea lotura hori.

Zapore mikatza utzi dit kontu honek. Izan ere, norberak hilabeteko harpidetza egiten badu ez du bi hilabetekoa pagatu beharrik? Zergatik arau hori?

Esan bezala, eskerrak ez nuela urteko harpidetzarik egin.

La primera experiencia con @kioskoymas ha acabado mal, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter