Gorri kontu gehiago
Aurreko post batean gorriz pintatutako ezpainak geneuzkan hizpide. Doctor Deseoko Francis kantaria agertzen zen probokatzaile ezpainak gorriz pintatuta, gizon (oso) gutxi ikusten den moduan.
Nork nori kopiatu dion ez dakigu, baina kontua da egun hauetan Sean Penn ezpain gorriekin agertzen zaigula zine-aretoetan estrenatu berri duten This must be the place filmean.
Gizon euskaldunak tendentzian aintzindari? Ausartuko da besteren bat uda honetan? Ikusiko dugu euskal plazagizon gehiago ezpainak gorrituta? Animatuko da Andoni Egaña?
Emeek ezpainak gorriz pintatzeko ohitura oso zaharra eta unibertsala da, arrak kitzikatzeko, nonbait.
Ezpainak gorritutako emakumeak erakargarriagoak eta kitzikagarriagoak iruditzen zaikigu gizonoi. Ez dakit ezpainak gorriz pintatutako gizonezkoek emakumeak kitzikatzen dituzten.
Dena dela, batere zalantzarik gabe: gizonezkoak kitzikatzen dituzten artean emakumeek ezpainak pintatzen jarraituko dute, sekula sekulorum. Eta ezpainak gorritutako gizonezkoek emakumeak kitzikatzen ez dituzten artean, gizonezkoek ez dute sekula ezpainik gorrituko.