Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Enpresaririk eza

Enpresaririk eza

Amatiño 2012/05/18 23:45
Konpromisoa, sakrifizioa, adorea, kemena, lanerako gogoa... azken hamarkadotan lortutako ongizatea erakarri zuten baloreak galzorian daude. Egungo krisia, lehenik eta behin, balore-krisia omen da. Baina baita, behar bada, lider-krisia ere: enpresaririk eza.

Liderrik eta enpresaririk eza salatu zuen, atzo, Jesus Maria Iriondo IK4-Teknikerren lehendakariak, Iñaki Goenaga  oroituz eta eskertuz ekitaldian zehar.

Iñaki Goenaga irakasle soil hasi zen, 23 urte baino ez zituela, Armeria Eskolan. Urte bi geroago bertako laborategi-zuzendaria zen eta 1981an Tekniker teknologia-zentruaren sortzailea. Debabarrenako ekonomia-garapena sustatzeko fundazioaren eragilea 1995an eta, lau urte geroago, enpresa teknologikoak suspertzeko erakundearena.

Iñaki Goenaga maisua, ikerlea, ameslaria, ideologoa, teknologoa, ekintzailea eta indar-biltzailea izan zen. Lantzean behin, tarteka-marteka sortzen diren horietakoa. Eibarren azken berrogei urteotan izan den enpresaririk garrantzitsuena.

Krisialdi zorrotza gero, egungoa. Baina, ez behar bada lanik eza hazi delako, burtsak gainbehera egin duelako edo ongizatea kinkan dagoelako. Horiek ondorioak baino ez dira. Bestelakoak dira arrazoiak: liderrik eza, enpresaririk eza.

Besterik asmatzen ez den artean, lanpostuak sortzeko balio duen makina bakarra enpresa da. Eta enpresak enpresariek baino ez dituzte sortarazten.

Hamar urte Iñaki Goenaga hil zela. Hamar urte liderrik gabe. Premiarik gehien genuen unean.

Goenaga Inaki

Iñaki Goenaga (1944-2002) Lizarran jaio zen gerra ostean. Aita azpeitiarra zuen, Iñaki Goenaga euskal idazlea, "Orixe"ren irakasle izana eta Gillen Tell eleberria euskaratu zuena.

 

 

Amatiño
Amatiño dio:
2012/05/20 14:22

Errespetu osoz, informazio gutxi daukazu, aurreiritziz josita zaude eta ez duzu ezer ulertu.

Joxemi
Joxemi dio:
2012/05/19 16:24

Errespetu osoz, gaur egungo krisiaren eragile nagusiak kapitalismo finantzarioa eta (neo)liberalismo dira, eta, horien ondorioz -benetako irabaziak hor lortu eta lortzen dira- ez da enpresaririk sortzen. Liderrez beste batean hitz egingo dugu, beldurra ematen didate-eta.

joxemi
joxemi dio:
2012/05/29 17:05
Informazio gutxi daukazu (bi lerro), aurreiritziz josita zaude (bi lerrotatik ezin ondorio gehiago eta funtsgabe atera) eta ez dakit zerbait ulertu duzun, baina, lasai, erantzunaren tankera ikusita, nire azken post-a izango da.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: