Zakarren tratamendua Katalunian
Urteak dira jada zakarren tratamenduarekin bueltaka gabiltzala gipuzkoarrok. Ez diet errua bakarrik alderdiei bota nahi, giputzok ere dena nahi baitugu: orain arte bezala bizi, atez atekoaren traba saihestu eta erraustegia Bizkaian, ahal dela.
Martxoaren hasieran, Javier Vizcaínok Kataluniako esperientzia kontatzeko bi lagun gonbidatu zituen Onda Vascako Gabon irratsaiora: alde batetik, Maria Zaloña zakarren tratamenduan aditua (batez ere, konpostaje kontuetan); bestetik, Francesc Giró teknikaria eta Kataluniako Generalitateko Zakarren Tratamendurako Agentziako zuzendariaren albokoa.
Ez dut ezer gehiago esango. Hemezortzi minutuko audioa uzten dizuet.