Blogak
A Lurte
2012/08/26Seguru asko ez da garairik aproposena elurretan pentsatzen hasteko baina “A Lurte” elkarteak nolabaiteko interpretazio-gunea prestatu du Canfranc-en, elurbiziek historian zehar Aragoi Goienan eragin izan dituzten istripurik larrienen berri emateko eta arriskuez aldez aurretik jabetzeko zein segurtasun-neurriak denboraz areagotzeko.
Houra
2012/08/24Auñamenditik Midi D’Ossau-ra, euskal sen apurren batez ibili dabilena laster jabetuko da inguruko toponimiari darion euskal kutsuaz. Biarnon barrena dira, tarteka-marteka, Anitch, Aran, Aspe, Isabe, Garay, Houndarette eta Lagaratche tankerako leku-izenak. Baina, esango nuke esan, han-hemenka bildu daitekeen euskal itxurazko toponimo mordoa edo, UR/OUR/HOUR sustraidun adierak direla.
Ollasko larenen ipoiña
2012/08/22Ipoiñ hau oin dala urte asko entzun neban, ezin dot gogoratu zeiñi. Baiña oso politta begittandu jatan eta nere errepertorio txikixan sartuta dakat ordutik. Ixa beti ohittura inproduktibuen kontrako argumento modura erabilli izan dot, “beti halan egin izan dogu” estiloko argumentu kategorikuen antidoto modura.
