Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Houra

Houra

Amatiño 2012/08/24 00:05
Auñamenditik Midi D’Ossau-ra, euskal sen apurren batez ibili dabilena laster jabetuko da inguruko toponimiari darion euskal kutsuaz. Biarnon barrena dira, tarteka-marteka, Anitch, Aran, Aspe, Isabe, Garay, Houndarette eta Lagaratche tankerako leku-izenak. Baina, esango nuke esan, han-hemenka bildu daitekeen euskal itxurazko toponimo mordoa edo, UR/OUR/HOUR sustraidun adierak direla.

Jardina600

Ura, ibonez ibon, Pirinioetan.

Urdos (Biarno) eta Urdues (Aragoi) herri bikiez gainera, edozein mapatan agerian dira (lacets de) Urdette, ((lac de) Ourbiette, (pic de) Ourlene, (pic de) Ourtasse, (plateau de) Ourdinse, (pic de) Ouratou, (col de) Houratate, (gave de) Hourcq, (pene) Hourque, (pic de) Hourquet eta (col de la) Hourquette.

Auskalo zein ote den hitz horien guztien jatorria baina nabarmena gero dentsitate hori gaur egungo Euskal Herritik kanpo. Hala ere, behar bada, ez dirateke adiera guztiak jatorri berekoak. Bistan da Ourbiette Urbieta dela, bete-betean. Hourcq eta Hourque, aldiz, gure inguru honetako Urko eta Urkamendiren ildokoak edo.

Dena den, ura nagusi, Pirinioetan. Baita aspaldiko abuzturik lehorrenean ere.

Bainua2

Malen, uretan

Bainua

Ura, hotza

Betekoak600

Ur-betekoak

Midi600

Midi d´Ossau, gaur bertan

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: