Zorixonez, nobela ez guztiz biribilla
Oso gustora irakorri juat. Engantxau nok. Idazlan bikaiña dok –monumentala esango neuke- eta atzetik aurrera idatzittako harilkatze lan magistrala badok be, sorpresia be emon jestak. Gauza txarra susmatzen hasitta nenguan –kondeszendientia ni- nobela erdixa pasauta, hari guztiak lotzeko trazia hartzen netsalako, “happy end” txirrikari zatarrian amaitzeko... eta hara nun Charlesek azkenaurreko pajinetan ostikadia ipurdixan emon jestaan. Ez neban pentsauko seme prodiguan etxerako bueltia halan amaittuko zanik. Eta gustau jatan beste gauzia, erdi planteauta geratzen dirazen hainbat bide (Magwitch osaba da ala ez da? Senar-emazte-alaba despistauak ez dira alkar ezagutuko? Pip bere betiko maittia lortzen jok ala etxok? Pumblechook pertsonaje higuingarri horrek ez ete jok eskarmenturik jasoko?), eta hori amaiera “irekixak” etxatazela normalian gustatzen. Protagonistia galtzaille bat dok, duda barik, eta hori, sasoi honetako best sellerretan, nobedadia dala uste juat. Kasu honetan nobeliak inperfekziño puntu horrekin asko irabazten jok; bizitza errealan usaiñ gehixago hartzen dabelako, Dickensen lehengo abilidade nagusixari gehittuta: kaleko jentian erretratu zoragarrixak, bere edertasun eta miseriez aberastuta.