Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ollasko larenen ipoiña

Ollasko larenen ipoiña

Oier Gorosabel 2012/08/22 22:55
Ipoiñ hau oin dala urte asko entzun neban, ezin dot gogoratu zeiñi. Baiña oso politta begittandu jatan eta nere errepertorio txikixan sartuta dakat ordutik. Ixa beti ohittura inproduktibuen kontrako argumento modura erabilli izan dot, “beti halan egin izan dogu” estiloko argumentu kategorikuen antidoto modura.


Argazkiak.org | Takartia © cc-by-sa: txikillana

 

Baten, gizon batek etxeko sukaldian muzturra sartu nahi izan zeban. Hango “jaun eta jabe” zan etxekoandrian baimenez –artian arauak halakuak ziran-, bere gustuko platerak prestatzen ikasten hasi zan.

Beste ikasgai interesgarri askon artian, oillaskua prestatzen be ikasi zeban: pozik geratu zan gizona, bere umetzaroko errekuerdo onak ekartzen zetsen hainbeste errezeta ikasitta, bere aman eskutik gaiñera. Halan be, gauza bati erreparau zetsan: izan txilindronera, berakatzakin, saltsan... oillaskuari beti operaziño bera egitten zetsan etxekoandriak: egosten hasi aurretik, lau laurdenetan zatittu.

Egixa esan, hasieran gizonak ez zetsan kaso haundirik egiñ detalle honi. Berak, zitz eta mitz, amak esandako pauso guztiei jarraittu eta jateko gozuak prestatzen ikasi nahi izan zeban: maistra zaharran jakiturixia ahal danik eta fidelen jaso.

Poliki-poliki, gizonak aurrera egin zeban bere ikasketan: eta halako baten, gauzak aman modura prestatzeko jakitun, esperimentuak egitteko momentua etorri zala pentsau zeban.

Ez zeban oso ondo ulertzen oillaskua zergaittik zatitzen zan beti lautan: eta amari galdetu zetsan. “Etxakixat ba: amari hala ikasi najetsan nik”. Beraz gizonak amamanera jo zeban, gauza bera galdetzeko. “Neri ba... hala erakutsi jestan amak”. Bisabuelia ondiok bizirik zekan gizonak ba: eta hara be jo zeban gizonak. Gor-gorra zeguan, baiña halan be lortu zeban gizonak amandre zaharrari bere jakinmiña azaltzia. Hónek izan ziran bere berbak:

“Hara: gurian pobre-pobriak giñuan, hain pobriak eze, ama gaixuak sukaldeko katxarrotarako laiñ be etxuan izaten. Horretara, iñoiz oillasko bat jiratzen bagenduan –eta hau gitxittan izaten zuan, festa egun espezialian edo- ezin izaten juan osorik prestau, ez bada be eze, lautan zatittuta: lapiko bakarra genkalako, txikixa bera, eta ez zuan kabitzen bestela”.

etiketak: orakulua
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024