Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Kaleratzeak aurreikusi dituzte Noticias Taldeko egunkarietan

2012/12/28

2005eko azaroan jaio zen Noticias de Gipuzkoa. Gaur, 2012ko abenduaren 28an, 55 pertsona ari dira bertan lanean. Enpresak 21 kaleratu nahi ditu. Noticias de Alavan, berriz, 15.

Kaleratzeak aurreikusi dituzte Noticias Taldeko egunkarietan - Gehiago irakurri

Nazioarteko euskal presentziaren erronka

2012/12/27

Marian Elorza izango da –honezkero da-- Lehendakaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritzaren idazkari nagusi berria. Zumarragarra da kargu honetaz arduratuko den lehen emakumea eta, seguru asko, denetarik, arduraz jabetu aurretik nazioarteratze-esparruaz profesionalik jantziena.

Nazioarteko euskal presentziaren erronka - Gehiago irakurri

Umiak labañekin

2012/12/27

Ondo konektatzen dot Lopezekin: foballaz edo egualdixaz berbarik egitten ez daben pertsonak asko estimatzen jittuadaz nik; baitta isilik lasai egoten dakixenak be.

Umiak labañekin - Gehiago irakurri

Joxe Mendizabalen Gabonetako kanta-gaua

2012/12/25

Eguberritako "Euskal kantuen gaua" saioa ETBren klasikoetakoa da honezkero. Ez dakit hamazazpigarren urtea-edo ez ote den. Natxo de Feliperen asmakizunetako bat, oso oker ez banago. Ez da inondik ere batere erraza erdipurdika baino kantatzen ez duten hirurogeitaka lagun itxurak egiten jartzea. Inork meriturik baldin badu, Joxe Mendizabal musikariak. Eskerrik asko, Joxe. Hirea bai, kristoren pazientzia.

Joxe Mendizabalen Gabonetako kanta-gaua - Gehiago irakurri

Olentzero eta Mari Domingi, eskutik helduta

2012/12/24

Olentzero eta Mari Domingi gaur eguerdian heldu dira Debara, elkarrekin, eskutik helduta. Nire sasoikook ez genuen Olentzerorik ezagutu umetan, ezta nire seme-alabok Mari Domingirik ere. Baina bilobek, ordea, ez dute besterik ezagutu. Tradizioa omen. Aittitta eta amama, eskutik helduta, elkarrekin paseatzen ezagutuko al dute?

Olentzero eta Mari Domingi, eskutik helduta - Gehiago irakurri

Gabon kanten kontura

2012/12/24

Tolerantzixia, beti, bestiak praktikau biharreko birtudia izaten da-eta.

Gabon kanten kontura - Gehiago irakurri

Azpimarra, puntu eta amaiera.

2012/12/23

Azken Azpimarra kolaboraziñua, Alicia Aleman eta Rikardo Arregikin. “Baktuna” aldaketan, Mas Catalunyako lehendakari barrixa; Aurore Martin kasua; Baionako forua vs. Legebiltzarra(k); Urkijo txakurran txixa-parrastadia horman (Txillardegin harira); Nafarroako lege urraketak eta ustelkerixa kasuak; Rikardon liburu barrixa, “Bitan esan beharra”. Meriandia: ogixa txorixuakin.

Azpimarra, puntu eta amaiera. - Gehiago irakurri