Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Oteiza, bere burua berreskuratu ez zuen gizona

Oteiza, bere burua berreskuratu ez zuen gizona

Amatiño 2013/04/09 23:55
Hamar urte hil zela Jorge Oteiza (1908-2003). “Probablemente el más grande y severo escultor que ha dado este pequeño país desde el Renacimiento, desde Johanes de Anchieta” (Edorta Kortadi. DEIA, 2003.04.10).
Oteiza, bere burua berreskuratu ez zuen gizona

Jorge Oteiza

“Hay que reconocer que en el hecho de que no se le considerase como merecía él tuvo parte de culpa. Chillida, por ejemplo, se movió por el mundo, pero Oteiza fue en los 50 a Sao Paulo, donde recibió un premio, y después ya no volvió a salir al extranjero. Desde mi punto de vista su obra ha sido reconocida de forma superficial. Se reconocía como el mejor a Chillida, pero para mí lo era Oteiza” (Andreu Alfaro. ABC, 2003.04.10)

Jakina gero, Jorge Oteiza eskultorerik onenetakoa izan zena. Bai hil zenean eta bai hamar urte geroago. Kontua da, ordea, Oteizak, eskulturaz gainera, beste hainbat arlo jorratu nahi izan zuela, sakontasun handirik gabe, eta denetan ona zela berak esan eta berak sinetsi. Adibidez, Jose Migel Barandiaranek zein Koldo Mitxelenak begiak itxi behar izan zituzten Oteizak aurrehistoriaz eta hizkuntzalaritzaz azaldu izan zituen teoria bitxiez.

Horrez gainera, langileegia eta kementsuegia ere ez zen nonbait izan: “Oteiza fue una persona enormemente inteligente, y de conocimiento de lo que es el arte, pero prefirió la tertulia al trabajo, la vida social a la soledad del creador" (Kosme de Barañano).

Euskara berreskuratzeko jokamoldeetan ere ez zuen askorik asmatu. Demokrazia iritsi zenerako heldu samarra (70 urte) zen, antza, eta ez zuen garai berrietako euskal giroaz jabetzerik izan. Jaiotzez oriotarra izan arren ezer gutxi zekien euskaraz baina bai, itxura denez, ikastoletako haurrak gutxiesteko beste: “son pequeños monstruos incultos que verborrean euskera”.

Lehen Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko indarrean jarritako programa ere gehiegikeriatzat jo zuen: “Cuando hemos dejado perderlo todo es muy cómodo y muy fácil aparentar: el idioma es todo. Mi teoría es contraria, se invierte la relación: el problema no es devolver primero el idioma al hombre sino al idioma el hombre. La recuperación del hombre es pues, a nuestro juicio, la cuestión previa a la recuperación del idioma. Este hombre que se recupera a sí mismo, sabrá cómo recuperar su idioma”. (Quousque tandem…! 4. argitalpena, 1983).

Horretara, atzekoz aurrera, Oteizak ez zuenez gero bere hizkuntza berreskuratzen jakin, ez zuen nonbait aldez aurretik bere burua berreskuratzen asmatu.

Oteiza

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: