Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eguakoitzekoa

Eguakoitzekoa

Amatiño 2013/04/14 20:45
Eguakoitzean, uste baino beranduago, baina afaldu egin genuen Bergaran. Eta afalorduan, ezinbestez, atez ateko zakar-bilketa izan zen gaietarik bat. Etsipena nagusi, ordea: “Bai 4.691, baina alperrik. Horre(e)k eurena aurrera. Ez jakuek iñona bape ardura”.

Auskalo zenbat manifestazio ezagutu ote dugun, 1970an Burgosko epaituen alde telegramak bidaltzeari ekin genionetik edo, baina sekula ez zait gertatu ostiral iluntzeko afaria atzeratu beharra mahaikide guztiak –guztiak gero, sukaldaria ere tarteko— manifestazioren batera joan direlako. Baina, horratik, zein manifestazio-deik izan dezake gaur egun horrenbesteko eraginik? Behar bada bakar batek baino ez: atez ateko zakar-bilketaren aurkakoak. Hamaika ikusteko jaio ginen!

Atez ateko bilketaren aurka eta bosgarren zakarrontziaren alde, 4.691 sinadura bildu ditu Bergara Garbia plataformak. 4.691 sinadura ez dira gero artaleak. Bergarako hautesle-erroldaren %40, egungo alkateak lortu zituen botuak baino %30 gehiago eta orain sei hilabete EH Bilduk eskuratu zituenak baino %41 gehiago.

Beranduaxeago baina afaldu genuen. Eta afalorduan, ezinbestez, atez ateko zakar-bilketa izan zen gaietarik bat. Etsipena nagusi, ordea: “Bai, 4.691,  baina alperrik. Horre(e)k eurena aurrera. Ez jakuek iñona bape ardura”.

Bergara garbia

Tre
Tre dio:
2013/04/16 20:19
Bergaratik pasiuan ikusten zan benetan jende asko dagola kontra. Eztabaidaezina da, baina fotografia horrek ere beste zeozer erakusten dau: kontra daozanak, denak edo ixa danak, danak dira 60 urtetik gorakuak?
    Besarkada haundixa.
Amatiño
Amatiño dio:
2013/04/16 23:19
Bai, ez jak errazoirik falta. Aspaldixan, goizian goizo ogixa eta egunkarixa erosten, eguardixan erosketak egitten , arratsaldian umieaz pasiatzen eta afalostian zakarrak jeisten, ni baino zaharraguak besterik ez juat ikusten.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: