Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Sinfonia-orkestrek ez dute botorik ematen

2013/04/16

Vladimir Askenazik Donostian aditzera eman duenez gero, orkestrek ez omen dute “botorik ematen”. Alegia, gizarte-eskariaren zain baleude, erakundeek ez omen lukete sekula sinfonia-orkestra publikorik finantzatuko. Askenazik dei egin die alderdiei, botorik irabaziko ez duten arren, herri-orkestren alde egin dezaten.

Sinfonia-orkestrek ez dute botorik ematen - Gehiago irakurri

Erdaraz jarduten "eztabaidaren zentroan" egon? ez, ez, eta ez

2013/04/15

Jardunaldi batzuk (Ikastrolla) antolatu ziren duela egun batzuk Gernikan, eta antolatzaile batekin elkarrizketa argitaratu zen Berrian. Elkarrizketako puntu batek asaldatu ninduen eta mezu truke deseroso bat izan nuen Ikastrolla delako antolakuntzarekin. Josu Lezameta blogariak ere izan zuen berea.

Erdaraz jarduten "eztabaidaren zentroan" egon? ez, ez, eta ez - Gehiago irakurri

Eguakoitzekoa

2013/04/14

Eguakoitzean, uste baino beranduago, baina afaldu egin genuen Bergaran. Eta afalorduan, ezinbestez, atez ateko zakar-bilketa izan zen gaietarik bat. Etsipena nagusi, ordea: “Bai 4.691, baina alperrik. Horre(e)k eurena aurrera. Ez jakuek iñona bape ardura”.

Eguakoitzekoa - Gehiago irakurri

Dom-en ordenagailu oso eramangarria

2013/04/14

Aste honetan sarean ikusi dudan istorio xelebre bat kontatu nahiko nuke gaur. Dom-en ordenagailu oso eramangarria. Goizean ez dut behar den bezala zehaztu: ez dakit benetakoa den edo produktu bat saltzeko marketing kanpaina bat.

Dom-en ordenagailu oso eramangarria - Gehiago irakurri

Hirurogei urte dantzan

2013/04/12

Iñaki Irigoien (Bilbo, 1935) dantzariari omenaldia eskainiko zaio bihar, hirurogei urte luzez “euskal folklorearen mesedetan” egindako lan eskergarengatik. Nik gaztetandik ezagutu izan dut Iñaki dantzariz inguratua. Iñaki kementsua eta apala, beti prestu eta inori laguntzeko gertu.

Hirurogei urte dantzan - Gehiago irakurri