Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Zorionak Raffaella!

Zorionak Raffaella!

Markos Zapiain 2013/07/18 13:34

Rafaella Carrà-k 70 urte bete ditu ekainaren 18an, baina ez dugu merezi bezala zoriondu.

Konpañero on bat izan du luzaro bikotekide, Gianni Boncompagni hain zuzen.

“Amodioa ondo egiteko hegoaldera etorri behar” ospetsua zentsuratu egin zioten, eta horren ordez “Ondo maitemintzeko hegoaldera etorri behar” kantarazi zioten. Famatuak dira Carraren beste zenbait abesti ere: “Amatxo, eman ehun pezeta”, “Zurrumurru-zurrumurru” edota “Maitasunari dagokionez, hastea da kontua”.

1997an, Rafaella Carrak, Ana Obregonen azken orduko baja baten ondorioz, Urtezaharreko hamabi kanpai jotzeak aurkeztu zituen, Ramon Garcia jatorrarekin batera.

Orobat, arrakasta handiz aurkeztu zituen Italian “Buona sera Raffaella” eta “Carramba, che sospresa!” programak; baita “Carramba, che fortuna!” ere, aurrekoaren olatu aparra aprobetxaturik.

Duintasun handiko emakumea, Gemini izaki, uko egin zion Berlusconiren bunga-bungetan popa ipintzeari, eta horrek ekarri zuen artista ilehoriaren gainbeheraren hasiera.

Urbinaga
Urbinaga dio:
2013/07/19 09:29
Gemini guztiak duintasun handiko pertsonak gara eta orain emakumeen artean ilehoriak direnak beti erakargarriagoaqk izan dira, baina " hay que venir al sur" dio, ez dakit Hegoaldera diona.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.