Blogak
Askarrunbideazpikosoluko misterioa
2013/08/30Mila bederatzirehun eta hogeita hemeretziko abuztuaren 31an gertatu zen, Bergarako Askarrunbideazpikosoluan, Espartero eta Marotoren arteko “besarkada”, egun bi lehenago Oñatin hitzartutako Bake Ituna elkarrekin berresteko eta lehen karlistaldiari amaiera emateko. Ituna oroitarazteko monolitoa eraiki omen zen hurrengo urtean eta, hirurogei urte geroago (1873), karlistek gainbehera bota omen, traizioaren gomutarik iraun ez zezan. “Omen” bi ditu kontakizun honek, zenbaiten ustez liberalek ez baitzuten inoiz monolitorik jaso eta, hartara, ezin ba karlistek jaso ez zena sekula suntsitu.
Gaztela eta Leon: hain hurbil, hain urrun
2013/08/28Cid Campeador-en lur-eremuetatik euskaraz mintzo diren lehen baserrietara berrogeita hamar kilometro inguru besterik ez dago. Hala ere, Gaztela eta Leon erresuma dezente urruti egokitu ohi zaigu, Aragoi eta Katalunia baino nabarmen urrutiago... niri behintzat. Bada, ordea, zer ikusi eta zertaz liluratu.
Jaijetarako beroketan
2013/08/28Kantaldi sesiño politta umiekin, bajada egunerako girotzen (mexikanoz jantziko gara).
Erreka ubideaz berjabetu arte
2013/08/26Gezurra dirudien arren, gaur dela hogeita hamar urte (1983.08.26), hainbatek Euskal Telebistan lo egin behar izan genuen Iurretatik atera ezinik. Ez ohiko euri-jasa haiek erakutsi ziguten, ETB sortu zen urte berberean, telebista pakidermo samarra zela han-hemenka irudiak jaso eta uholdeen gainetik zuzenean eskaini ahal izateko, irratia unean uneko eta edozein lekutatik tarin arinarenak egiteko gauza zen artean. Baina, jakina, uholdeek beste zerbait garrantzitsuagorik ere frogatu zuten, alegia: errekei ezin zaiela ubiderik eragotzi.
Zenbait dokumental interesgarri
2013/08/26Alberto Bolaño, el último maldito (2010), A memoria da lingua (2010), Violeta se fue a los cielos (2011), En busca del primer europeo (2011), Salda badago (2001), La força de babel (2013), Informe Robinson - La pelota vasca (2013), Guk (2012).
Eguzki arraixuak oratu nahixan
2013/08/25Metro erdiko neurrixa nekaneko errekuerdo asko dakadaz nik. ¿Ze edade? Ez dakitt. Baiña pizkat makurtuta mahai azpixetan kabitzen nintzan, eta ondo gogoratzen dot mahai-azpi bakotxan ikuspegixa: Mekolako sukaldeko formikazkuan hanka plegable ugartuak; egongelako mahaizarran largeruak eta sitz-zuluak; Lekeittioko jangelako kuadraua, mantelpian nere etxe eta ezkutalekua; eta azpixetan iñok jakin barik egindako boligrafo-marrazkixak...
Allende, Aldama eta Abasolo
2013/08/24Mexikon inork ez daki euren nazioaren independentziaren hiru heroirik nabarmenenetakoak –Ignacio Allende, Juan Aldama eta Mariano Abasolo*—euskaldunen semeak zirenik, eta gurean inork ez daki euren aitak –Domingo Narciso Allende, José Ignacio Aldama eta Bernardo Abasolo— euskaldunak izan zirena. Informazio bi horiek bilbatu ditu Inma Roiz kazetari okondoarrak “Manuela” nobelaren (Ttarttalo, 2013) baitan.
Idoluak
2013/08/24Illuntzixan, Markiñatik etorrittako gazte batzui begira. Foballian sendo dabiz, eta euretako batzu inguruko umiak jokatzera gonbidatu dittuez. Ez dabe gehixago bihar!
