Onfrayren Thoreau, 1
1-URA, ZEINU ETA ZENTZU
- David Henry Thoreau, 1817ko uztailaren 17an jaio zen, Concord-en (Ingalaterra Berria). 2.000 biztanle zituen Concordek
 - Basoak, muinoak, arboladiak, aintzirak, errekak
 - Ondorioz: txangoak, ibilaldiak, kanoa, belar biltzea, bainuak…
 - Amonaren lorategian Merrimack ibaira doan erreka bat abiatzen da
 - Merrimack ibaiak inguruko aintzirak elikatzen ditu
 
2-BERE FILOSOFIAN HAURTZAROAK IRAUTEN DU
- Umearen askatasuna, Thoreaurentzat helburu
 - Oztoporik ez
 - Txabolak eraiki, zuhaitzetara igo, mundua zangoen artean nola ageri den begiratu, arrantza, kanoa, ibilaldiak
 - Bere munduan bizi eta helduena gorrotatu eta mespretxatu
 
3-GURASOAK MAIZ ALDATZEN DUTE ETXEZ
- Boston eta Concorden arteko bidaia batean baso eta zelaiak zeharkatuko ditu, Waldenera eramango dutenak
 - Concorden geldituko dira
 - “Nire ume-ametsetako paisaia zoragarria”
 - Lau urte zituen orduan (biografoen arabera, bost)
 
4-KONTRAKULTURA GISA ERABILTZEN DU NATURA
- Natura ezeztatuz eraikitzen da kultura
 - Umearengan naturaren presentzia eta kulturaren absentzia maite du
 - Naturak kulturatik sendatzen gaitu
 - Bietako batera hurbiltzeak, bestetik urruntzea dakar
 
I. Kulturaren kritika: etsipen geldoa da: makina motordunak; dirua errege; traste barregarriak; harreman penagarriak; borondatezko esklabotasuna; ametsik gabeko bizimodu zekena
II. Naturaren eta “bizitza bikainaren” laudorioa
5-GURASO FILANTROPOAK/ THOREAU MISANTROPO
- Guraso abolizionistak; etxean militanteak hartzen dituzte
 - Baita esklabo iheslariak ere
 - Luzaro kritikatuko du abegikortasuna eta bere misantropia azpimarratuko du
 - Aita merkataria; ondoren arkatz fabrikatzailea
 
6-IKASKETAK
- Nota bikainak
 - Grekoa eta latina itzultzen ditu
 - Maiz egiten du piper eta mendiko eskola bere anaia Johnekin
 - Lau urtez Harvarden
 - Hogei urte dituela, ikasketa amaierako diskurtsoa: “Garai modernoetako espiritu komertziala eta nazio baten izaera politiko, moral eta literarioaren gaineko bere eragina”
 - Bertan aurki daitezke bere gai nagusi batzuk:
 
I. Espiritu komertzialaren aurkako gorrotoa
II. Diru erregearen kritika
III. Mekanizazioaren kritika
IV. Jainko moderno horien aurkako erresistentziaren goraipatzea
7-IDENTITATEAREN BILA
- Bere izenen ordena aldatu eta Henry David bilakatzen da
 - Jasotako izena aukeratutako izen bilakarazten du
 - “Egunkari” bat idazteari ekiten dio (20 urte geroago amaitua: 14 liburuki)
 - Oharrak, materialak, liburuen iruzkinak, aldarte aldaketak eta sentimenduak, gogoetak, belar biltzeak…
 - Concordeko eskola publikoan maisu
 - Zigor fisikoak gaitzesten ditu; dimisioa
 - Hurrengo urtean eskola bat irekiko du anaiarekin
 - Pedagogia libertarioa: irteerak goizalban; belar biltzeak; zigor fisikorik ez; ikasleek zeresana izango dute diziplinari eta zigorgintzari dagokionez
 - 1839an anaiarekin kanoan ibiltzera abiatuko da aste beterako
 
8-NEW YORK
- Anaia John hil ondoren, Emerson filosofoak New Yorkera bidaliko du Thoreau, bere ilobaren tutore gisa
 - Literatur munduan izen bat egitera bultzatuko du Emersonek
 - Zortzi hilabete emango ditu New Yorken eta Concordera itzuliko da
 - Aurkakotasun teoriko garbi bat ezarriko du:
- New York: zibilizazioa, lilura, itxura faltsua, aurrerapen teknologikoaren erlijioa, bankaria, saleroslea, kazetaria
 - Concord: natura, egia, benetakotasuna, bizitza filosofiko jakintsua, indiarra, baso-mutila, nekazaria
 
 
