Eibarko Oteiza sariak
Sari edo aitorpen hauek opa izateko ez dago, itxura denez, jakineko araurik edo irizpide zehatzik, baina inork ez du ukatzen nolabaiteko herri-onarpenen bat merezi omen duten hiritarrei eskaini ohi zaiela, Eibarren alde eta Eibarko izenaren onetan egindako lanaren esker onez edo.
Sari hau 1998an sortarazi zen eta 2013 arte berrogeita hamarren bat laguni eman zaio eta bospasei talde, elkarte edo erakunderi. Nik neuk ere jaso izan zuen, zinegotzi izateagatik.
Hamasei urteotan hainbat jende-motak jaso du aitorpen hau: pintoreek, irudigileek, argazkilariek, kirolariek, antzerkilariek, dantzariek, txistulariek, azterlariek, ikertzaileek, diseinugileek, historialariek, idazleek, funtzionariek, politikariek, euskaltzaleek, emakumeen faboretan jardundakoek… denetariko faunak. Horien guztien artean, enpresa batek (Microdeco) eta teknologo batek (Iñaki Goenaga).
Nik ez du esango hor goian aipatutako fauna horrek guztiak saririk merezi izan ez duenik. Zalantzan ere ez dut jarriko Eibarko artistak zein onak diren, kirolariak demasekoak, funtzionariak saiatuak eta politikariak zintzoak… Baina, horratik, tailer munduarekin zer ikusirik izan duten bi baino ez… Non eta, Eibarren!
Oteizaren eskultura