Kamara barik kalera
Zaharrak-eta ez ei dabe gogoratzen halakorik sekulan ikusitta (baiña hau askotan entzun dot nik egualdi asuntuetan, eta oroimena ez da pluviometrixia besain fidagarrixa...).
Gaur arratsaldez, 18.30etan edo tokatzen da maria-gora. Ez nekan asmorik, baiña ikustera juan biharko gaittuk-ba. Hasieran pentsau dot erretratu edo bideo batzu etaratzia, gauza haundixa izango dalakuan. Baiña gero, iritziz aldatu juat: izan be, itxura guztien arabera halakuak eta gehixagokuak be ikusiko doguz datozen urtietan...
Gaur goizian Karraspixora juan gara pasiuan, zipaiuak bidia moztuta zeken eta ez dogu triskantzia bertatik bertara ikusi. Bai ostera, Kurlutxutik, Lekeittioko talan zeguazen jentia olatuekin bustitzen. Eta maria-behera zeguan! Gaur arratsaldez ez naiz ni itsasertzera 20 metro baiño gehixago hurreratuko... Eta Talan gitxiago, jakinda XVIII(¿) gizaldixan bertako mendi zati bat itsasora jauzi zala, San Juan ermitta eta guzti.
Hori ba. Etxuat arratsaldian kamararik hartuko. Gaiñera, seguro ez dala faltako jentia Ekaitzeko eraikiña behera datorrenian edo Amandarriko mollia apurtzian bateronbatek bideoz jasotzeko.