Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Barne Produktu Gordinarekiko I+G gasturik handiena, Debabarrenan

Barne Produktu Gordinarekiko I+G gasturik handiena, Debabarrenan

Amatiño 2014/02/07 00:30
Euskal Autonomia Erkidego osoan Debabarrena (%4,88) izan zen, tokian tokiko Barne Produktu Gordinaren arabera, I+G arloan gehien inbertitu zuen eskualdea, 2012 urtean. Ondotik, Debagoiena (%4,60), Goierria (%3,20) eta Donostialdea (%2,67), lauak gipuzkoarrak. Lurraldeka, Gipuzkoan egindako ezarpena %2,71 izan zen, Bizkaian %1,90 eta Araban %1,66. Oro har, EAEan, %2,71. Europar Batasunean (EU-28), berriz, %2,06 eta, Espainian, %1,30.

Eustaten datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.373 milioi euroren inbertsioa egin zen I+G arloan, 2012an, eta, gastu osoaren %75,40, lau eskualdetan gauzatu zen: hiru hiriburuen inguruko eskualdeetan (Bilbo Handian, Donostialdean eta Arabako Lautadan) eta Debagoienan.

Erabateko kopuruetan, lehen zazpi eskualdeak honako hauek izan ziren: Bilbo Handia (514 miloi €), Donostialdea (260), Arabako Lautada (154), Debagoiena (106), Debabarrena (75), Goierria (69) eta Durangaldea (57).

BPGrekiko I+D gastua %2,06 izan zen Europar Batasunean (EB-28). Eta, gurean, ehuneko horren gainetik inbertitu zuten, urte berean, Debabarrenak (%4,88), Debagoienak (%4,60), Goierriak (%3,20), Gipuzkoak (%2,71), Donostialdeak (%2,67) eta, bataz beste, Euskal Autonomia Erkidego (%2,12) osoak.

Sektoreka, enpresan gehien inbertitu zuen lurraldea Gipuzkoa (%83,6) izan zen. Bizkaia nagusi, goi mailako irakaskuntzan (%22,8) eta Araba, berriz, aurrena herri-administrazioan (%8,8).

Arabako Mendialdean izan ezik, ingeniaritzaren eta teknologiaren gaineko zientzia-diziplinak nagusi dira urtero eskualde guztietan. Gipuzkoan, %78,8; Araban, %69,8 eta, Bizkaian, %65,4. Arabako Mendialdean mediku eta farmazia-zientzietan egin ohi da I+G gasturik handiena, %73,6.

Eskualdeak2

Kopuru absolutan inbertsiorik garauenak Bilbo Handian, Donostialdean, Arabako Lautadan eta Debagoienan badira ere, BPGrekiko ehunekorik handiena Debabarrenan izan zen 2012an

 

I+G (2)

Ehunekorik handienetik handienera: Gipuzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Europar Batasuna, Bizkaia, Araba eta Espainia

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: