Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko irakurle-taldearen udaberriko egitaraua

Eibarko irakurle-taldearen udaberriko egitaraua

Asier Sarasua 2014/02/01 10:32
Dagoeneko badakigu zer liburu (eta idazle) izango ditugun datozen 4 hilabeteetan Eibarko Liburutegiko irakurle-taldean: "Kontrarioa" (Garro), "Zinegotzia" (Etxegoien), "Hobe isilik" (Ubeda), "Etorkizuna" (Zaldua).

Aste honetan jakinarazi dituzte datozen 4 hilabeteetarako liburuak eta datak (tira, lehenengoa bagenekien). Hementxe:

Literatura gustatzen zaionarentzat, aukera polita. Animatu! Edozein etorri daiteke.

Eibarko irakurle-taldea

Orain urtebete hasi zuen bere ibilbidea Eibarko Juan San Martin Liburutegiko irakurle-taldeak. Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean, "Idazlearekin berbetan" ekimena hasi zuen iazko urtarrilean. Hilero, euskarazko liburu bat irakurri eta landu dugu, normalean idazlea ere gure artean izan delarik. Abenduaz geroztik, gainera, Antxon Narbaiza dugu dinamizatzaile.

Harkaitz Canoren "Twist" izan genuen sarrerako irakurketa, eta harrezkero "Eulien bazka" (H. Etxeberria), "3 Mariak" (A. Urretabizkaia), "Muscche" (K. Uribe) eta beste landu ditugu.

Aurrerago ere idatzi dut taldeaz eta ekimenaz. 10-12 lagun elkartzen gara, liburuaz jardun eta idazlearekin berriketan aritzera. Merezi du. Animatu! Nahikoa da Liburutegian bertan (943708437 edo biblioteca@eibar.net) izena ematea.

2014ko lehenengo saioa urtarrilean izan genuen, Jokin Muñozen "Antzararen bidea" (Pamiela, 2007) handiarekin. Esan bezala, hemendik udarako 4 liburuak ere zehaztu dizkigute: "Kontrarioa" (Garro), "Zinegotzia" (Etxegoien), "Hobe isilik" (Ubeda), "Etorkizuna" (Zaldua).

Itxura ona dauka.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz