Blogak
Gaizki hazitako jauntxo umemokoak
2014/07/05Batzuek uste dute, orain, bizikleta ere beraiek deskubritu dutela. Oso kirolzaleak izango dira, ekologistak, energia-aurreztaileak eta aurrerakoiak, baina gaizki hazitako jauntxo umemokoak baino ez dira, banaka batzuk bai behintzat.
Blog Hop Project: hala idazten juat nik blogian
2014/07/04Mikel Iturrian blogetik hartutako gonbidapena (hau bai hau meme bat egitteko modu egokixa, Iturri, nominaziño agresibo barik).
Posturak, telefonuak, kueba itxiturak
2014/07/03Gracie Hagenen argazkixen harira, postura egokixen garrantzixa; “roaminga” laster desagertuko dala eta, Euskalteleko Koldo Unanueri elkarrizketia; eta Riesendingeko speleo istripuan ostian, haitzuluen itxitura desegokixak.
Transmisioa aldarrikatu nahi dut
2014/07/03Arduratzen, kezkatzen eta batzuetan haserrea eragiten didan hitza/gaia dela ‘transmisioa’ aitortu behar dizuet. Seguruenik, ezinean ikusten dudalako nire/gure burua. Nahi bai, baina asmatu ezinean. Lanean ere transmisioari begira jartzea egokitu zait aspaldi honetan. Etxean ere ikusten dut kanpo-indarrak gogorrak direla, eta saiatzen naiz benetan guretik edaten ematen. Hala ere, badut barrenean har txikia, ez garela oso-osoan asmatzen ari esaten didan harra.
Esan berriz esan
2014/07/03Villabona-Amasan izan naiz gaur. Deskargako obrak nola dauden ikusi eta N1 errepidean gidatzea zer den gogoratu ondoren heldu naiz Subijana etxera, Mintzolak duen egoitzara.
Barrokoa eta tangoa, elkarren eskutik
2014/07/02XVIII. mendeko barrokorik ospetsuenetakoa eta XX. gizaldiko tango berritzailerik nabarmenena elkarrekin ezkondu ziren ostiralean, Amsterdamgo Concertgebouw aretoan, zernahi delarik musika onak eskaini dezakeen sinbiosirik hunkigarrienaren altzopean. Sekulako programa eta demaseko lekua.
Nagusituko gara: Pete Seeger eta Arrieta familia
2014/07/01Gure etxean beti ezagutu dut "Nagusituko gara" kantua, elkartzen gineneko errepertorioko parte zen. Duela gutxi Pete Seeger kantari ipar-amerikarra hil da eta kantua berea dela deskubritu dugu.
