Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Azpimarra erraldoian

Azpimarra erraldoian

Oier Gorosabel 2014/11/02 21:50
Aspaldiko partez Azpimarra saiora bueltau naiz, biharreko atxakixan. Oso aldatuta topau dot! Saiua hazi egin da urte bixan, audientziak gora egin daben seiñale: oin bloke desbardiñez osatuta dago, gonbidatu pilluakin, gaixak zabalago landuta... Ordu ta erdiko superrekoizpena, nere sasoian ordu erdira be ez giñanian allegatzen!. Off the record esan zeskuenengaittik, astegunetan gai serixuetan ibiltzen dira, eta barixakutan chill out pizkat egitteko aprobetxatzen dabe; bloke horretan sartu nintzan ni, hain chill out eginda eze, Maddalen eta Asier aurkezliak be kantzontzillo/pantaloietan txixa egin biharrian jarri genduzen! (toma faltsuetarako materixala).
Azpimarra erraldoian

Deskontrola zuzenean.

Maddalen Iriartek, Asier Odriozolak eta Jon Artanok txandaka gidatutakua da, Lehelengo Itxaso Martin eta Nagore Ferreira agertzen dira -Frantzian hildako ekologistia, “Malditas. Una estirpe transfeminista” liburua (Itziar Ziga), txakurkrossa-; gero, Peru Aranburu eta Igone Lamarain –Errigora kanpaina-; Franck Dolosorren sarrera probokatzaillian ostian, Oier Araolaza, Joseba Osa, Mikel Pagadizabal eta neu –Domusantua, Karmele Esnalen testigantzia, Artazako akelarria, osasun asuntuak, “Bodologuak” eta “Herri txiki, inpernu handi” ikuskizunak, kale-abordajia famosuei, desmadriari amaiñ emonda; gero, kazetarixak unamorixuan (Asier, Maddalen, Ana Ramos, Urko Aristi eta Jon) foballa, New Yorkeko marathoia, asteburuko egualdixa, Azpeitiko Antzerki Topaketak, Itziarko Ferixia aittatzen; Saioa Martijak albistegia aurreratzen; amaitzeko, seriotasunari barriro oratuta Lourdes Idoiaga, Eider Alkorta eta Ugaitz Crespo -ustelkerixa politikua, Kataluñako galdeketia, Oinarrizko Errenta-.

Hamen dago saiua (esteka honetan bebai).

etiketak: ETB1, azpimarra
Zezenbideko foballistia
Zezenbideko foballistia dio:
2014/11/07 01:49
Eta hori dan hori 1:29:15 denpora zatixan?

Begitanxiñua dakat bizkorregi bizi garela...aurrekuan be 5' eon nitzan ogixa erosteko kolian zain, ta ze esangotzut...nerbioso ipini nitzan. Eta Eibarko domeketako panaderixetako kolak etorri jatazen akordura...goikuak eta bekuak...eta domeka hontan ze panderixa tokatzen da?..ta berandu jun ezkero, igual, bape barik geratu...ta Peñako egur laban eiñdako ogixa...

Ta uste dot trankillau hartzen gendula...

gasteizko lagun batek laster atarako dau liburu bat kapitalismua eta denporia landuko dabena...zelan aldatu dan denpoa kontzeptua...

Irakurtzeko gogo izugarrixekin nao...diruaz gain, denporia be lapurtu doskue bankeru oxtixa honek!!

Izan gaizto ta ondo pasau!
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2014/11/07 06:23
Jajaja... halaxe dok, bai! Dana dala, nik desbardindu egingo najeukek komunikabidietako ritmua, eta bizitza errealekua. Nere ustez bajaozak "eremu libriak" ondiokan.

Osasuna!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025