Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

"Auzo-berrikuntza", euskal erronkarik handienetakoa

2015/08/21

Nekazaritzan ez ezik, industrian ere, elkarren arteko "auzo-lana" baliagarri baldin bada finantziazioa, logistika, ekoizpena, katalogoaren aniztasuna eta sare komertziala hobetzeko eta lehiakortasuna areagotzeko, "auzo-berrikuntza" ez al da, aldi berean, erabat onuragarri izango?

"Auzo-berrikuntza", euskal erronkarik handienetakoa - Gehiago irakurri

Lege zaharreko lehiakortasun afrikarra

2015/08/18

Kepa Acero surflariari entzun diot, irratiz, gertatuaren berri ematen. Ez da izan, ordea, zergatik gertatu ote zitzaion azaltzeko gauza izan. Nonbait, Senegala joan zenean, birritan pasatu behar izan zuen Mauritaniako muga beretik. Harunzkoan doan eta honuzkoan, aldiz, 600 dolar ordaindu behar. Zergatik ote?

Lege zaharreko lehiakortasun afrikarra - Gehiago irakurri

Ezebez egittia arte danian

2015/08/17

Antzerki urtietan ikasittako beste gauza garrantzitsua izan da. Taula gaiñian, ikuslian atentziñua interesatzen jakun puntora enfokauarazi bihar dogu. Horretarako, ekintza nagusixa begiztatzia besain garrantzitsua izaten da inguruko ekintza guztiak illuntzia.

Ezebez egittia arte danian - Gehiago irakurri

Meza klandestinoa

2015/08/14

Gaur hasiko dira Debako San Roke jaiak. Programari jaramonik egingo badiogu, arratsaldeko 7:30etan “Udalbatza elizara abiatuko da Alkate soinuarekin. Gure Kai dantza taldeak Erreberentzia eta Ezpata dantza dantzatuko ditu. Ondoren, Hilarion Eslavaren Salbea abestuko du Aitzuri abesbatzak”. Egitarauak ez du argitzen zer dela-eta abiatuko den Udalbatza elizara. Ezta dantzariak eta korua aritu ere non arituko ote diren. Sandroketako misterio santua.

Meza klandestinoa - Gehiago irakurri

Topiñari agurra

2015/08/13

Baten, basuratik salbau hinttudan; oin dala 4 bat urte izango zan, amanian lapiko barrixak sartu ziranian. Baiña pizkat Diogenes naizenez, eta etxeko sukaldian premiñia nekanez, etxera ekarri hinttudan.

Topiñari agurra - Gehiago irakurri

Midi kanala, bi itsasoren arteko ubidea

2015/08/12

Pierre-Paul Riquet kementsuak ekin, eragin eta burutu arren, berak sekula lanean ikusi ezin izan zuen herri-lana da bi itsasoen arteko ubidea, Mediterraneoa eta Atlantikoa elkartzen dituen Midi kanala. Frantziar hegoaldeko garraio-sektorea irauli zuen bi mendetan zehar eta gaur egun turismoari esker dirau.

Midi kanala, bi itsasoren arteko ubidea - Gehiago irakurri

Euskaldun bat Katalunian, konparatzen

2015/08/11

Euskalduna Kataluniara doanean, ezinbesteko du konparatzen hastea. Derrigorrezko, berezko. Zertan garen berdin, zertan ezberdin. Batzuetan jakinminez, besteetan harrotasunez, askotan enbidiaz. Gaur goizean gertatu zait, adibidez, 5 ohar mental hartu ditudala jaiki eta armosatu bitartean.

Euskaldun bat Katalunian, konparatzen - Gehiago irakurri

Arbaso nobliekin amesetan

2015/08/11

Genealogista artian, behiñ eta berriro topatzen dot arbasuen noblezia frogatzeko halako irriki bat. Neretako barregarrixa bada be, gitxittan egitten detsat horri kritikia, batetik jentian ilusiñua alperrik ez zapuzteko, eta bestetik hasarre-itturri segurua izaten dalako (kasu bakanetan baiño ez dot nere argumentu hau erabilli, min emoteko arma infaliblia dalako).

Arbaso nobliekin amesetan - Gehiago irakurri

Ipoin kontalari saio ultratraumatikua

2015/08/10

Oin dala gitxi etxian komentatzen izan giñan: azkenaldixan, krisisa dala eta, arte munduan transfuga asko ikusten gabiz, hau da, diziplina bateko artistak, beste eremu baten sartzen. Intrusismo itxurako bat edo. Lehenago izan ziran TB aurkezle sartutako aktoriak, esate baterako –kazetarixen protestak eragin izan dittuana-, eta azkenaldixan, barriz, ipoin kontalari sartutako aktoriak.

Ipoin kontalari saio ultratraumatikua - Gehiago irakurri