Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Porrota ez eze, hondamendia

Porrota ez eze, hondamendia

Amatiño 2016/01/09 00:05
Euskal ikuspegitik behintzat, Espainiako eta Ingalaterrako armadek elkarren aurka, 1588an, izan zuten itsasgudua ez zen porrota soila izan, hurrengo hainbat hamarkadatako hondamendia baizik. Barrena, 333 euskal marinel hiltzeaz gainera, Bizkaiko zein Gipuzkoako arrantza-sektoreak Ternuaraino joateko itsasontziak galdu zituen.
Porrota ez eze, hondamendia

Ttarttalo argitaletxea, 2015

Garret Martingly historialariak (“The Defeat of the Spanish Armada”, 1961) gertatuaren berri zehatz eman arren, Francoren garaietako diktadura-gobernuak liburuaren zabalkundea debekatu zuen. Laburbilduz, autoreak gehiago leporatzen zien espainiar armadaren porrota Felipe II. erregeren handinahiari eta erantzukizunik ezari, ingelesen trebetasunari eta merituei baino: “Desastre es la palabra justa, más que derrota”.

Izan ere, espainiar historiografia ofizialak ekaitzari eta zoritxarrari leporatu arren “Itsas Armada Garaiezina” garaitu izana,  Tellechea Idigoras gipuzkoar historialariak ausart asko salatu bezala: “No estoy seguro de que a muchos paisanos míos les agrade este mi hurgar en nuestro pasado, ya que no se ajusta a las ideas políticas imperantes. Más la historia es la historia”.

Euskal hondamendi haren nondik norakoa ulertzeko gogoratu behar da, Felipe II.aren garaietan errege-armada ofizialak ez zuela gerratan aritzeko besteko gudalosterik izaten eta, eraso egin beharreko bakoitzean (Felipe II.ak mundu guztiaren kontra jardun zuen une oro), arrantzontzi pribatuak enbargatu izaten zirela.

Adibide gisa, 1588ko hondamendiaren ondotik jakinerazi zitzaion (1601) Felipe III.ari, euskal itsasontzi-ondarea maldan behera ari zela ahultzen, zeren “la causa del mal estriba en el temor de los embargos para el servicio de las armadas, el remedio conocido es que el Rey construya las naos que necesite, y no las tome de los particulares, arruinándolos”.

Izan ere, euskal arrantzaleek mehatxu egin zuten, ez zutela gehiago ontzirik egingo arrantzarako baino ez zirela erabiliko segurtatzen ez bazitzaien. Hala ere, bazen espainiar gortean maltzurki uste zuenik, “que no había que preocuparse de la falta de naos: era cuestión de esperar a que la flota estuviera dispuesta para salir, como todos los años, a Terranova, acudiendo con secreto y prontitud a detenerla y embargarla, y se tenía armada hecha, con marinería y con todo”. Hau da, itsasontziak ez ezik, baita marinelak ere. Dena prest, doan, Espainiar Inperioraren izenean.

José Antonio Azpiazuk argi asko dioenez: “Estas inconscientes medidas, fruto de la mentalidad de una aristocracia reinante ajena a los problemas del mar, teniendo por seguro que los barcos salían de la nada, como por arte de magia, acarrearon las conocidas y funestas consecuencias. El mar, para esta aristocracia de secano, no se correspondía con el mundo productivo, solo con el campo de batalla, y la flota no era más que un medio más de dominio y guerra. De este modo, la flota vasca quedó inhabilitada para la guerra, la pesca y el comercio” (Y los vascos se echaron al mar*, Ttarttalo, 2015).

 

* Liburuak zazpi atalburu ditu eta hogeitaka atal. 'La fecha innombrable: 1588' deritzana hogeitaka horietako bat besterik ez da.

jaime
jaime dio:
2016/01/13 17:11
Española beti español, burua lehengo lepotik, atzo, gaur, bihar eta beti.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: