Iruineko San Frantzisko Liburutegia
Aste honetan Nafarroatik oso berri pozgarria etorri zaigu. Joseba Asiron, Maider Beloki eta Asun Maestro liburutegien zuzendariaren ahotik ailegatu zaigu berria, hemendik aurrera San Frantzisko Liburutegia irekita izango da egun osoa, goizeko 9etatik gaueko 9etara, eta langileek Nafarroako Gobernuak kontratatuko ditu.
Nafarroan eta batez ere Iruinean XX. kulturako erreferentzia izan den zentrua, berriro ospetsu eta entzutetsua izateko bidea ireki du Nafarroako Gobernu honek.
Hemendik aurrera iruindarrek aukera edukiko dute, (alde zaharrean ondo kokaturik dagoen La Agrícola bankuaren egoitza ohia eta Nafarroako Liburutegi enblematiko ohia), ikasteko, edozein informazio jasotzeko, aisialdia ezin hobeto pasatzeko edo lagunekin geratzeko.
Atzean geratu dira urte ilunak, non Nafarroako liburutegietan zentsuraturik zeuden Gara eta Berria egunkariak. Atzean geratu da egindako langileen externalizazioa.
Gerardo Luzuriaga