Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Urkulluk Puigdemonti ez dio deitu ere egin

Urkulluk Puigdemonti ez dio deitu ere egin

Markos Zapiain 2016/01/14 22:36

Errege, Raxoi, Pedro Sánchez, Albert Rivera, Pablo Iglesias eta gainerakoak bezala, Urkulluk ez dio deitu ere egin Puigdemonti, ez zoriontzeko eta ez deus. Itsusia bezain ezohikoa. 

Ganbaratxotik
Ganbaratxotik dio:
2016/01/15 18:02
Nola kalifika dezakegu jaeera hau? Katalanak orain ez dira konpinia atsegina. Hori bai Espainiaren itxiturako ate arantzadunean zirrikutua lortzen badute, gu ere pasa, baina hori bai bultzatzen laguntzeko ez, igual muturrekoa jasoko bait dugu. Aho betean abestuko dute/gu gero, "zuk bultza handikan nik bultza hemendikan , ikusiko dek/n nola nola laster erorikiko da..."
Berriro galdetuko dut, zein berbak kalifika dezake halako portaera?

Ederra gaur Leire Narbaizari irakurri diodan artikulua Berrian.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2016/01/16 08:25
Bila eta bila ibili arren ez dut Leire Narbaizaren artikulua aurkitu. Txargain twitterrean ere ez dago estekarik. Non topa nezake?

Konparatu LOMCEri dagokionez Meritxell Ruizen sailak eta gure Hezkuntza Sailak duten jarrera... Garai batean Katalunian bizitzea aukeratu zuten nire lagun euskaldunak poz- pozik daude erabaki hartaz. Parlamenteko hitzaldia eta Tarribasen elkarrizketa ikusita, garbi dago Puigdemont dela inguruko komunitate autonomoetako zein estatuetako buruzagien artean sendoena.
ZiTAL
ZiTAL dio:
2016/01/29 09:54
Zetako deitsuko'tzo ba? PNV-k independentzidxe gu'dau ela? Euskadi, nazioa europan*

* europan: españen

txo Markos e'zu eingo twitter konturik ela?
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2016/02/12 19:55
Nor zara?

Facebooken ez bezala Twitterren ez da derrigorrezkoa nork bere kontua irekitzea besteen txioak irakurri ahal izateko eta horretan nabil.
ZiTAL
ZiTAL dio:
2016/03/01 21:26
facebook-en topa "zital"
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2016/03/04 08:06
Ez dut Facebook-ik eta beraz ezin naiz sartu. Facebook-en badabil Markos Zapiain bat, baina mairua da. Gaizkiulertu gogaikarriak eragin dizkit uste dutenen erruz euskaldunok izugile musulmanekin berezko loturak ditugula.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2016/03/04 20:38
Ez zara ba Txabi San Pedro izanen
ZiTAL
ZiTAL dio:
2016/03/31 12:50
Ez, Iban Bilbao Barturen ;)
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2016/04/05 19:31
Iban Bilbao Barturen, Ibanbi? Iñamo, Ikerga eta haien sasoikoa? Zuen ikasturteaz geroztik inork ez ditu izen-deiturak horrela erabili. Ibanbi, bai, oroitzen naiz, gizon argia, diskretu bezain misteriotsua. Non bizi zara orain? Zertan zabiltza? Misterioa babestu nahiko duzu agian.
ZiTAL
ZiTAL dio:
2016/04/13 09:20
txo non biziko nai ba? Bermion ba, oin EITB-n nabil informatikari moduen. Hortik aparte http://sotapatroi.eus -en gabilz lagun batzuk biharrien, arrain azokan proiektue aurkeztuteko asmue daku ;)
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2016/05/02 08:49
Bai, uste dut ikusi zaitudala, umea zeneramala, beheko auzo berrian, baina ez nauzu ezagutu. Howard Wolowitzekin nahasten naute aspaldion, ez dakit zu ere judu itxura hartzen ari ote zaren, euskaldunoi zahartu ahala gertatzen zaigunaren arabera

https://www.google.es/search?q=howard+wolowitz&espv=2&rlz=1C1OPRB_enES583ES583&biw=1600&bih=809&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwjK5KDJ5brMAhUBrxoKHQn1AKUQ_AUIBigB
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.