Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Maitasuna galdutako bertsoa

2016/01/06

Latza da, segurutik, maitasunik eza. Baina, horratik, nabarmen latzagoa bizitzaren hondarrean konturatzea ez zarela sekula izan egunero aldamenean izan duzunaren benetako maitalea, 45 urte lehenago hil zen ezezagunaren sasiordekoa baizik.

Maitasuna galdutako bertsoa - Gehiago irakurri

Egutegi-takoen omenetan

2016/01/03

Ume-umetan ezagutu nuen nik, gurean, Arantzazuko Andre Mariaren Egutegia. Baita egunero irakurri ere. Tako-orria irakurtzeko eta sukaldeko arbel beltza hitz berriak azpimarratzeko.

Egutegi-takoen omenetan - Gehiago irakurri

Euskal iraunkortasuna

2015/12/31

Zenbaitek hitzegiten du iraunkortasunaz, ingurumen-kontu berdea baino ez balitz bezala. Baina ez: iraunkortasuna kolore guztietako iraunpen-kontua da, gizarteaz, ekonomiaz, kulturaz, hizkuntzaz zein politikaz… Eta, nago, ez ari ote garen ezin iraun izateko besteko muga gorriak gainditzen.

Euskal iraunkortasuna - Gehiago irakurri

Euskara retorikoa

2015/12/30

Lotu ditudan hiru edo lau gai hementxe, ez nuen Iturriren estiloa kopiatzeko intentziorik baina azkenean nahiko korala atera zait. ;-)

Euskara retorikoa - Gehiago irakurri

Etorkizun lausoa

2015/12/28

Katalunia eta Euskadiren arteko partida, zuzenean, ETBn. Lehen zatiko 41. minutua da eta esatariak iragartzen du: "Lau minutuan Gaur Egun eskaintzen dugu". Ez da munduan ulertuko ez dion euskaldunik baina nire sasoiko inork ez luke horrela esango. Euskara aldatzen ari da, bizirik dagoenaren seinale.

Etorkizun lausoa - Gehiago irakurri

Abendua (zapelatza, B. buteo), etxeko leiho parean

2015/12/28

Abendu gazte baten ibilerak Eibarko auzo batean. Eta abenduaren/zapelatzaren izenak Euskal Herrian barrena: apobelatza, buzoka, saiarrea, arraipardoa, sapelutsa, kalforroa,...

Abendua (zapelatza, B. buteo), etxeko leiho parean - Gehiago irakurri

Helduleku askoko maisu-lana

2015/12/25

“Ars vivendi” bat eskaini digu oraingoan Andu Lertxundik. “Heriotzari bizkarra erakustea ezinezkoa denez, zergatik ez heriotza biluztu?”. Kontakizun limurgarria, taxuz eta zentzuz. Irakurgai gozagarria, eraz eta moldez. Helduleku askoko maisu-lana.

Helduleku askoko maisu-lana - Gehiago irakurri

Urteko bilan bilaua

2015/12/24

2015eko abenduaren 23an Gipuzkoa Hitzaren urtekarian argitaratua

Urteko bilan bilaua - Gehiago irakurri