Liburuak 1-I
Liburuak 1-I
Argia sortzen den izartegia. Juan Ramon Madariaga. Poema-liburua
Poesia tristea da, tristeegia, gehienetan edo askotan behintzat.
Poematxoak dira hauek, zentziloak, gaiez, irudiz, erritmoz zein egituraz.
Barne sentimenduak kanporatzen ditu.
Gai suelto motzak dantzan.
Bizitzako hainbat sentimendu dabiltza dantzan poematxootan.
Bizitzako betiko galdera esistentzialistak jalgi eta harrotzen ditu.
Estetikatik aparte ez dit ezer askorik aportatzen, ez dit sentimendu handirik harrotzen.
Ez dit zer askorik komunikatu, formak begiratzetik at.
Irudiz hitz egiten du: oso aberatsa da irudien erabileran.
Irudi batzu politak dira, gauza bera esateko era politak.
Heldutasunik ez duela iruditzen zait, espresatu beharra daukala, espresatzeko forma bila dabilela.
Urte gutxira arras aldatuko delakoan nago bere poesia, bai mamiz bai oskolez.
27. orrikoan berak egiten du nik irakurtzean egiten dudan galdera ia bera.
Insinuatu egiten ditu esanahi asko eta ez dut zer esan nahi duen asmatzen.
Irudi batzuen zergatia edo zertarakoa ez dut konprenitzen, zer esan nahi ote duten hor kokatuta.
Halako giro erreala baina nolabait fantastikoa sortzen du.
Erritmo eta musikaltasun hutsean gelditzen den sentipena dut batzuetan.
Hitz berri asko, berak moldatu edo asmatuak bezalakoak: hiztegi aberatsa.
Arian ari. Patxi Zabaleta
ETAri buruzko hainbat kontakizun, baina ETAren sorrera eta abarrek ez dute hainbeste indar.
ETAren bizitzako zati bat da, agian ezezagunena, horregatik interesgarria.
ETAren PCEkiko eztabaida eta taktika Francoren garaian: guti aitatzen den gaia, interesgarria gutxi erabiliagatik.
Francoren garaiko Espainiako gerrilarien historia interesgarria da. ETAren jarraipenak duen garrantziaren balorapen hain baikorrarekin agian ados etorri ez arren. Ez ditut borroka biak horrela lotzen.
ETAkidea izateko sakoneko arrasoiak azaltzen dira tarteka.
Nolanahi gertatu ondoren zer gertatuko den esatea erraza da.
Harritzen nau liburutik sortutakoa dela komunismoa eta sentimenduarentzat tokirik ez dagoela esatea Patxik. "A pari" esan beharko litzake orduan, ETA sendimenduetatik sortua dela eta arrazonamenduarekin ez duela zerikusirik.
Harritu nau nola kontaktu bati ematen dizkion etakideak hainbeste dato eta ezagupide. Segurtasun neurririk gabeko komandoa dirudi.
Kontrabandisten giro berezia da gehien nabarmentzen dena.
PCEkoen negozio kontu hori berria, bitxia eta interesgarria.
Poliziaren kritika, Neguriko jauntxoena ere bai.
Goardia Zibileko Kapitainaren eta Zortzikoren arteko elkarrizketa eta harremanak zinesgaitzak dira.
3. kapituloko Aristotelen ipuina oso polita da; trebea agertzen da hemen ere Patxi bere hitz jokoetan.
Oldozpen politak egiten ditu: armiarmarena!.
Oinase eroslearenak badu Ebanjelioaren antza, Jesusek gizonen gaitz eta oinazeak beregan hartu zituela dioen pasartearekin, Pasku Bildotsarekin alegia.
Bere aurreko bi liburuetako filosofia serioak botatzen ditut faltan.
Baina gai mardul asko dago, baita filosofia txiki interesgarri, fresko eta egunerokorako baliagarririk ere.
Gobernu guztiek iraupenerako mende eduki dezaketen etsaia behar dutela hori bada ausnartu nahi duenarentzat eritzi erakargarria; jokabide asko ulertzeko funtzezkoa.
Hizkuntza aldetik aportazio ugari du baina ez aurreko bi nobelek haina.
Nahiko klasikoa jarraitzen du idazkeran, ez du kalegiroarekin lotzen.
Gaztelaniaren interferentziarik gabeko idazkera, euskaraz soilik pentsatua ala hala taxutua?. Patxik berak gaztelaniaz oso ondo eta trebe egiten duelarik bere pentsakeraren mekanikan izanen du eraginik gaztelerak, baina baztertu egiten du: horrela artifizialegia, hotzegia, irreala, laboratoriokoa, akademikoegia, forzatuegia deritzot bere idazkerari.
Baina idazkera aberatsa du.
Kontaketa hotzegia, akademikoegia da askotan, ia gehienetan.
Hitz berri asko, azpaldikoak, gutxitan entzun edo irakurtzen direnak.
Baserri lanetako eta tresneria hitz piloa darabil, niretzat berriak.
Htanoaren erabilera aberatsa: hika zein noka.
Aria eta hariarekin egiten dituen hitz-jolasak politak dira.
Hitz eta esaldi asko ez dira nere ustez zuzenenak, ez nire gustokoak behintzat, baina era guztietako erabilpena egin behar da, bide berriak zabaldu esamolde ezberdinak jorratu, zentzu konkretuagoak lortu eta finkatzeko. Bidea zein ez den jakitzeko ere balio du.
"hiltzerako asmoko tirorik " "gaztelerazko "tirar a matar": bada antzerako zenbait itzulpen, nire eritzirako luzeegiak. Horrelakoetan gaztelaniaren grazia edo gatza duen zerbait zehatz eta laburragoa asmatu behar da.
Sarri errepikatzen ditu egoerak, ideiak, gaiak edo hitzak; fitxen teknikaz baliatuz idazten dela iruditzen zait.
Mandazainak ez du bi aurrekoetako nortasunik nobela honetan.
Pertsonaiek ez dute nortasunik, ez ditu borobildu oraingoan.
Nobelak ez du personaia zentral sendorik, ez du ardatza den gai finko erakargarririk, ardatz edo hezurdura zehatza falta zaio, mila kontakizunetan galtzen da lotura tinkorik gabe: ur asko darama baina errekastoz errekasto, ibarik osatu gabe, difuminatu egiten da pertsonaia eta gaia, sarri.
Egoera batzu kilikolo daude, lotu eta borobildu gabe.
Nire kritika eta nire ustezko akatz guztiak arren, nobela trinkoa da, sendoa, gaiez eta literaturki aberatsa. Ez da gaur egun horrelako nobela mardulik idazten, ekarpen asko du, baina ez da heltzen beste bien mailara.
Ez zaio nobela borobila atera baina oso ona da.
Arratsa beran. Lauaxeta: Esteban Urkiaga
Ez dut olerki eskolarik ezagutzen, baina Lauaxetaren estiloa berezia dela lehen olerkitik dago agerian.
Bukolikoa haseratik eta olerki guztietan, baita latzetan ere.
Barne arazoak, sentimenduak, zer pertsonalak ikutzen ditu gehien, gizarte, politika eta herri arazoak bainago.
Gazte baten ikuspuntua argia da, bizitzaren ondorioa.
Lauaxetak poesia ikuspuntu baikor, leun, goxo, bukoliko, atsegin, imajinaziozkoarekin lotzen du, irudi, hiztegi edo ikuspuntuetan ez ezik gaietan ere.
Poesia bakarren bat kenduz, poemotan agertzen den beste Euskalerri batek, liburuan ikusten ez diren beste arazo batzuk hil zuten Lauaxeta, baina beste hori ez zen poesia gai nonbait beretzat.
Amaiurri buruzkoa da garratzena, aberriari lotuena, epopeia bihurtuz, itxura epikoa emanez, biziko zuena aurrikusiz eta asmatuz.
Neskazaharren fama txarra azpaldikoa da nonbait!!!.
Sabiniano kutsua pentsakeran: espainolak, "baltzak", "mairuak" dira, Espainia "Mairu-herria". Zaldunak beraiek halakoak baziran zer ez izango ondoren etorri zen kabilako herri xehea!.
"Maitasuna" hitza da gehien, beti edo denerako darabilena: garaiko poesia giroa.
Natura ere bere poesiagintzako ardatza da, begi liluratuz ikusita edo begiratuta.
* Oso trinkoa da bere estiloa ideiak azaltzerakoan; hitz gutxik esanahi sendoa eta sakona dute, hitzek berenez diotena baino askoz zabalagoa, itzulpenari begirada bat botatzen besterik ez dago.
Lauaxetarena eta gaurko euskara idatzia kontrajarriz edo alderatuz, garbi gelditzena da zenbaterainokoa eta nondik norakoak diren grafiaren arazoak, ahozkatutako hotsak hizki idatzietan jartzerakoan.
Sabinismo kutsua du haseratik, baina jator asmatzen ditu hitzak.
Ahaztuta ditugu darabiltzan hainbat hitz berak sortuak, ez ezerezetik edo artifizialki asmatuak, gauregun oso baleko liraketenak, berreskuratu eta erabili beharko genituzkenak.
Hitzak aldatuz, sortuz, elkartuz, forma berria emanez, konplexorik gabe idazten du. Hizkuntza komunikatzeko tresna da, behar den neurrian eta behar den premietarako taxutzen dena, erabiligarri bihurtzen dena, hizkuntza bera ez da helburua edo ukitu edo aldatu ere ezin daiteken altxorra, gordetzekoa soilik. gaurko purista askok ahaztu dutena, ez dute irakurri nonbait Lauaxeta.
Nabaria da aditz trinkoa eta flexioak erabiltzeko ardura eta joera.
Auto-stopeko ipuinak. Pako Aristi
Ipuin bereziak dira.
Ipuin bakoitzak zerbait ideologikoa edo teoriaren bat botatzen du. Filosofia txikiak, egunerokoarekin zerikusia dutenak, xumeak, kontatzen dituen historiak bizitza bezalakoak direlako erakargarriak, eragina dutenak.
Badu eguneroko filosofia, praktikoa bezain interesgarria eta argia: 88or.
Ipuin bakoitza sorpresa bat dan nondik nora joko duen ezin daiteke asma. beti sorpresaz hartzen zaitu, orijinala, ezohizkoa: 93or. Bakoitza ezberdina da edukiz eta idazkeraz. Ustegabeko amaierak ditu. 39or: azken oharraren kolpea.
105: gaztelaniazkoa ere sorpresa da: Pakori buruzko dato berria niretzat, Fidel Castroren aurkako historia da Cubako ihesak ez baitira neutroak.
131: Filosofia atsegina, musikari buruz darabilen ausnarketa ironikoa polita da
162: hasera politaren ondoren bukaera latza du.
166: ironia fina
170: esaldi herrikoi piloa.
178: mendekua
185: Eluschka, izena bezain oroitarazlea bai historioa bai mamia.
194: filosofia txikia, asegina.
200: filosofia aberatsa.
Irudiak darabilzki ideiak agertzeko: heriotzaren bidexiorrean seguru sartua dago gizona.
Imaginez hitz egiten du: 80or.
Gaur egungo irudiak dira bereak:39or. kontabilitateko makina.
Umore ukituak: usoak artalea jaten txandarik gorde gabe;
Batzuetan humore gordina du: Parkinsonak irribarre egiten du plastikozko boltsaren bidez (?).
Makabroa ere bada tarteka: 71or.
Nortasun propioko esaldi asko ditu. Esaldi batzu luzeak dira: 88or.
Aberatsa, imajinazioz betetako esaldiak: 99
125: ipui askotan esaldi osoak dira antologikoak bere edukiz eta esateko eraz.
156: zati batzu ulergaitzak dira bai esanahiagatik bai idazkeragatik.
196: tragikotasunean ere ironia eta humore fina, herrikotasun humoretsua.
200: irudi pila, aberatsa.
Azkenaz beste. Anjel Lertxundi
Gozamena da Andu irakurtzea.
Poesia ere baden liburua, irudiz batez ere hitz egiten baitu, esan nahia irudiz erakutsiz
Fintasunez txirikordatzen ditu egoera ezberdinak.
Berez zailak zaizkigun esaldiak errazak egiten ditu: teknika ala buru garbia eta intuizioa.
Dotorea idazten, zehatza hitzak adjetibo zehatzez borobilduz.
Ia esaldi bakoitza zizelatutako artelana da, gehiago edo gutiago baina beti ederra.
Edozein orrialdeko irakurraldia literatura erakusketa bikain batetan murgiltzea da: esaldi bakoitza koadro bateko pintzelada dirudi.
Deskribapen zehatzak.
Idazkera barrokoa du, dotorezia bilatzen du, esaldiak hitz, izenlagun, aditz formetan luzatu eta bihurrituz.
Giro ezberdin askoko adierazpena: kalea, nekazaritza, baserria, itsas bazterra, artaintza, ...irudi eta hiztegian.
Herriko esaldi asko, herriko esaera ugari darabilzki.
Hiztegi aberats jatorra.
"listaria" ia txikitatik entzun eta aurkitu ez dudan hitzarekin egin dut topo
Hitz eta esamolde ugari errepikatzen da bere liburu honetan ere: erretxindu, bildu, kliskatu, ...
Esaldiak luzatu egiten ditu askotan, trinkotu ordez, hurengo trinkotu ere bai: "mahaiko txintxarri zilartsu bati eragin zion". Askotan luzatu eta trinkotu bat bera dira.
...ko ...ko errepikatzen du tarteka, eta niri etzait gustatzen, agian bide zuzenena eta naturalena bada ere.
Azken fusila. Edorta Jimenez
Senar-emazteen luzeroko harremanak, lanera behartutako prisioneroen gerrateko lana, ferrokarrilaren eraikuntza, txapelokerren portaera eta izaera, borroka harmatua, ... baditu gai interesgarriak, baina azalean gelditzen zaizkio, ez ditu sakontzen.
Giza portaeren ikuspegi aberatsa; zehaztasun asko jasotzen ditu.
Saiakera edo probokazioa gehiago dirudi idazkera aldetik.
Historioak ez du bizitasunik; bukaera, berotzen zihoanean, epel geratu zaio berriz ere.
Patxara duenak interesgarria aurkituko du liburua eta kontakizuna, arraroa, berezia irakurlea gramatikazko zalantzaz beteta uzten duen idazkeraz dagoelako.
Poesia giroa sartu nahi du sarri, baina ez dagokio, lekuz kanpo dago bere estilo gogorrean.
Herri Euskaran idazten du, baina era berean arrotza egiten zait, zaila.
Esaldi konplikatuak edo zailak ditu aldizka, irakurketa ere zailduz; ilunak, landuegiak, irakurzailak, naturaltasuna falta zaienak, forzatuak, kostata egineiko esaldiak, pentsatuegiak, artifizial kutsua dute.
Bizkaierak ematen dio aberastasuna liburuari, baita aukera ezberdin egokiak ere idazleari; aditz forma batzuk ere aberastasuna damaiote.
Bizkaikoak izateko arraroak edo entzungabeak egiten zaizkit zenbait esamolde eta hitz, ezin ditut inongo lurraldean kokatu.
Gauzak esateko esamolde berriak ditu, aportazio asko du.
Hitz ezberdin asko, hiztegi aberatsa, bizkaierako hitzengatik batez ere.
Marratxoz lotutako hitz konposatu asko darabil.
Esaldi bitxiak ditu: "lepoa bihurtu", guretzat norbait edo zerbait hiltzea zen, hemen albora begiratzea da. Elkarrizketetako hika aditza ez da beti logikoa edo euskalki berdinekoa; askotan ez dela jatorra dirudi, orain batua, orain bizkaitarra, orain asmatua, ...
Esaldi batzu ulertzea kosta egiten zait, korapilotsuegiak dira.
Zaila, baina aberatsa ere badela esango nuke: esamolde ezberdin asko esateko bideak jorratu egiten du.
Estilo zailean, idazkera zailean, adierazten ditu gauzak askotan.
Esaldi batzu sanoegiak direneik ere ez nago. "zurtuta dago".
Hitz batzuen erabilera arraroa egiten zait.
Belarrira arraro eta gogorregiak egiten zaizkidan esamoldeak: "begiko suteetan irakurri"
Izenlagun batzuen erabilerak zentzu jatorrean ote darabiltzan duda sartzen dit.
Egile batzuk badakite zaila izan arren esamolde atsegina sortzen,forma tarteko; eleberriko esaldiak ez dira preziosistak edo bitxiak, eta ez du atseginik sartzen idazkerarengatik, ez dira ere gozoak.
Txortako eszena sartzeari oso ondo deritzot, gutxi erabiltzen delako textu idatzietan, baina ekzena iluna eta aldrebesa da idazkeran.
Gauzak konplikatuegi esaten ditu.
Gauzak ezberdin kontatu beharra dauka, bere naturaltasunean erabili gabe.
"Tirakada "emea"": zegatik emea erlazionati behar da indar gutiarekin, indarra zerbait fisikoa bakarrik bailitz.
Atrebidu xamarra ere bada: "uzkerkada"
"Abarrotsa" ez dut uste motorraren hotsa denik, abarrena baizik, herri hizkeran esanahi zabalagoz erabiltzen bada ere.
Irudi politak ditu tarteka gertaerak eta eritziak azaltzeko.
Herri esaldi kolokial politak ditu.
Imaginazioa du ideiak edo gertaerak irudie bidez esateko.
Inprimatze akatzak ere baditu, sarriegiak gaur ohi denerako.