Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Kontua da ez dugula ezer ikasiko

Kontua da ez dugula ezer ikasiko

Asier Sarasua 2016/10/07 14:55
Kontua da ez dugula ezer ikasiko

Eibarko Hiri Guziz Eredugarria

Kontua da, matxoteek ez dutela uste ezer larririk egin dutenik; arazoa "filtrazioa" izan dela.

Kontua da, borreroek "kluba, herria, zaletuak eta euren buruak" jarri dituztela kaltetuen lehenengo multzoan; eta bigarren maila batean benetako biktima izan dena.

Kontua da, sare sozialetan irakurtzen diren txaloek lotsa eta beldurra sortarazten dutela.

Kontua da, klubarentzat garrantzizko bakarra, klubari eragindako kaltea dela. "Klubari eragindako kaltea". Klubari? Benetan?

Kontua da, Ipuruako hurrengo partiduan, jokalari horiek ez dutela txisturik jasoko. Zaletuek "babestu" egingo dituztela, "gureak" direlako, "gure koloreak" defendatzen dituztelako. Eta hori da futbola, beste guztiaren gainetik. Gogoratzen Betiseko Castrorena?

Kontua da, Eibarko gaztetxo guztiek ikusi dutela dagoeneko bideoa, eta inori ez diodala entzun hor ezer kezkagarririk egon daitekeenik.

Kontua da, gure seme-alabek futbolari horien argazkiak dituztela sakelakoan; euren follower direla sare-sozialetan; kalean ikusi eta gelditu egiten dituztela autografoak eskatzeko. Eta hemendik aurrera ere berdin jarraituko duela horrek. Gure seme-alabek ez dutela arrazoirik ikusten futbolari horienganako miresmena lausotzeko.

Kontua da, aukera ederra izan zitekeela gai honen inguruko hausnarketa egiteko Eibarko ikastetxeetan. Matxismoaz, intimitateaz, pribatutasunaz, besteen borondatea errespetatzeaz, egungo gizarteko ereduez, sare sozialen erabileraz... Etikaz. Baina, kontua da, ez dela aukera hori aprobetxatuko. Nahi bai oker banengo!

Kontua da, eskandalosoa iruditzen zaigula guztia, baina gure artean ere barreiatu ditugula irudiak, neskaren izena eta morboa.

Kontua da, aukera ederra daukagula eibartarrok (hiri guztiz eredugarri den Eibarko hiritarrok) eredu izateko. Kontua da, beldur naiz, kasu honetan ez garela eredugarri izango.

Kontua da, oraingoan ere, ez dugula ezer ikasiko.

 

............

Eranskinak (2016/10/15)

  • Pare bat irakurlek aipatu didate, ikastetxeetan ez ezik, familietan landu beharreko gaia ere badela. Jakina. Uste dut ez dagoela esan beharrik ere. ;)
  • Testuaren ezkortasuna ere aipatu didate (tonuan eta izenburuan). Bueno, tira, barren-barrenean uste dut beti ikasten dugula zeozer, eta gizarteak aurrera egiten duela, gutxinaka. Baita gai honetan ere. Hala ere, testuak "hobeto funtzionatzen" zuen izenburu horrekin. ;)
  • Twitterren bideo hau izan dugu hizpide. Uruguayko kanpaina bat, intimitateaz eta pribatutasunaz. Ondo dagoela iruditzen zait.

Gaizka zarrabe
Gaizka zarrabe dio:
2016/10/09 23:04
Ados nago zure iritsiarekin Asier Sarasua Aupa EIBAR ya Eibartarrak besarkada handi bat da nire usted kontu zikiñ au horrela ez dadila gelditu jokalari hauek ez luketela gehiago gure Zelaian gehiago agertu behar da gutxiago jokatu bestela hau gaurtik haurrera bide txarreagotik jungo bait lirateke zentzu guztietan ez dit nahi gehiago luzatu nahi uste det nahiko garbi gelditu dela da nire partes agur bero bat!!
Gema
Gema dio:
2016/10/10 10:54
Arrazoi handia duzu, ea beingoz ikasten dugun zerek duen garrantzia, kasu honetan, jokalari horiek kanpora bota beharko lituzkete. beste guztia zeuk esan duzu oso ondo.
Serafin
Serafin dio:
2016/10/11 10:37
Erabat ados hirekin. Ez jakixat aukera hau aprobetxauko danik clubaren aldetik, hezkuntza komunidadetik, gu guztion aldetik, halakorik gehixago gertau ez daittian. Bistakoa da heldu bako halako personaje ganorabako zapaltzaillien eskuetan ezin leikiala mugikorrik jarri.
Miren
Miren dio:
2016/10/11 22:19
Arrazoi guztia duzu baina apunte bat egitia gustatuko litzaidake. Jokalarien jarrera penagarria izan da eta komentatu duzuen bezala zigor potoloa jaso beharko lukete; zoritxarrez ez da gertatuko baina eman al diozue buelta bat asuntu hau birala bihurtu arte gutako zenbatek eta zenbatetan berbidali dugun bideoa wasapeko kontaktuen artian? Oinezkoen jokaera orokorrean ere lotsagarria izan da inork ez duelako pentsatzen jarrera honek izan dezaken eragina edo eta agian berdin zaigu norbera inplikatua ez dagoen bitartean...neska hori gure laguna, ahizpa eso era alaba izan daiteke...
Alaitz
Alaitz dio:
2016/10/11 22:52
Gazteak direla, ez zirela jabe egiten zutenaz...denetik entzun dut egunotan. Diozun bezela benetan eraikitzailea eta eredugarria litzateke guztiok honen inguruko hausnarketa burutzea heldu, gazte, futbolari zein klubak. Eta nola ez jokalari hauek publikoki egin dutenaren ondorioak eta ardura onar dezatela, egindako kaltea konpontzeko saikera bat gutxienez. Benetan XXI mendeko gizarteari legozkion baloreak susta daitezen, eta futbola ez dadila izan modernoz jantzitako cromagnonen kluba, hau ez da ta gure gazteei eskeini nahi diegun eredua!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz