Blogak
Teknologia haptikoa, ukimen-interfazeen feedbacka
2016/05/06Makinekiko interfazeetan, oraintsu hizketa bidezko aginduak apur bat erabiltzen hasi garen arte, eskuak izan dira sarrera-bide nagusia (edo bakarra?): teklatua, sagua, joysticka, trackpad-a, urruneko agintea… Baina makinaren outputa, aldiz, beti ikusmenaren eta entzumenaren bidez jaso izan dugu. Ez al dago modurik ukimenezko feedbackik jasotzeko? Bada, horretaz arduratzen dira teknologia haptikoak.
Seigarrenaren ikuspegia
2016/05/06Aurreko arratsaldean entzun nion gazte bati Euskadi Irratian, zein erraz sortu daitekeen enpresa bat Estatu Batuetan. Hogeita lau ordutan. Ezagutzen omen zuen bere inguruan kasua, lagunen batena, zeinek pare bat urtez negozio txiki bat abian jarri zuen, gero, irabaziekin, Masterra ordaindu ahal izateko. Honelakorik ez da, gero, batere ohikoa gure artean.
Haplotalde maskulinoen eztanda demografikoak: R1b euskaldunen jatorria (Geno-7)
2016/05/04Nire lankide eta lagun Urtzi Odriozolak bere DNA aztertu du Genographic proiektuarekin, nik bezala! Nolabait, argazki bertsua ageri da bere lerro matri/patrilinealetan eta neurretan. Bion kasuan, amaren haplotaldea oso antzinakoa da Euskal Herrian (Urtzirena neurea baino are zaharragoa, eta izatez, euskaldunen artean tipikoagoa), eta aitaren haplotaldea, berriz, R1b talde tipikoki indoeuroparrekoa da.
Aqua
2016/05/03Beste behin, hogeitabatgarrenez, Gaztela eta Leongo eliza katolikoak antolatu du “Las edades del hombre” deitu erakusketa non, aldez aurretik erabakitako gai nagusi baten inguruan, bere barrutiko arte-lanak biltzen dituen. Aurtengo gai nagusia “Aqua” (ura) da, eta Toroko* (Zamora) Kolejiatan eta Hilobi Santuaren elizan barrena azaltzen da erakusketa parea.
Ez dira datu onak
2016/04/30Lehen hiru hilabeteko langabeziaren datuak ez dira txarrak, baina ezta onak ere. Espainiakoak, 2011ko orokorrak baino hobeak baina iazkoak baino txarragoak. EAErenak, antzerakoak. Eta nafarrak, aldiz, 2011koak zein iazkoak baino txarragoak. Hala ere, egia ere bada, hiru datuok iazko martxoaren 31koak baino hobeak direla: 15,8 (EAE), 17,1 (NA), 23,8 (ESP).
Astiberri, orain digitalean ere
2016/04/28Bilboko argitaletxearen webgunetik komikiak formatu elektronikoan eros daitezke
