Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Beti da aurrenengo aldi bat

Beti da aurrenengo aldi bat

Amatiño 2016/12/02 00:05
Zahartzat jotzeko modu asko daude. Noizbait gazteren bat hurbilduko zaizu "qué hora tiene?" galdezka. Beste behin, museoko sarrera erosterakoan, neskatilak jubilatuaren txartela emango dizu adinik ere galdetu gabe eta, gutxien uste duzunean, ezezagunen batek bere eserlekua utziko dizu autobusean. Beti da aurrenengo aldi bat.
Beti da aurrenengo aldi bat

Ariam

Madrilgo Metroan sartu eta, beste hainbat lagunekin batera, zutik geratu behar izan dut, eserleku guztiak hartuta, non jarri ez baitago. Horra non, ordea, dantzudan albotik, behetik gora datorkidan ahots leuna, otzana:

 Perdone señor, quiere Vd. sentarse?

Harri eta zur geratu ez ezik, beldur naiz ez ote dudan zeharo minduta ere hartu uste gabeko eskaintza eta, bat-batean, noraezean edo, diotsat zakar samar, haserre antza:

 No, por favor!

Eta, nire gehiegizko harridura arrazoitu gurarik edo, lotsati, ezartzen dut:

  Perdona, es que me has sorprendido. Es la primera vez que alguien se ofrece a levantarse para que yo me siente… esas cosas ya no se estilan…

Berak, berriz, irriparrez, gozo eta apal asko, baina irmo:

 Las buenas costumbres no hay por qué olvidarlas.

Eta aurrerantzean jarraitzen dugu elkarrekin hitzegiten, lehengo eta oraingo ohiturez, egungo gazteen jokabideez, noizdanik helduak ote diren zaharrak etab.

Ariam (atzekoz aurrera) zaio izena. Valentziarra. Ingeles irakaslea da Madrilgo unibertsitate batean, 18-22 urte inguruko irakasleak ditu eta, nonbait, lanbidez daki zertaz ari den.

Nirekin doazen lagunek argitzen diote, txantxetan: “Kontuz gero honekin, kazetaria da-eta, kontakatilu hutsa. Blog bat du eta edozer jartzeko gauza da”:

 Blogen bat al duzu?

 Bai, baina zerbait idazten badut ez da ezkutuan izango. Emaidazu telefono-zenbakia eta aurrez abisatuko dizut.

Berehala ematen dit, birritan pentsatzeke, eta nik:

 Whatsappik izango duzu, ezta?

 Bai…

 Ba. orduan, zure argazkia ere izango dut…

Eta barre egiten du, lasai asko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: