Blogak
3 zangotako komiki solasen II. edizioa
2016/09/29Geratzen diren biak urrian izango dira Komikigunean, Dani Fano moderatzaile dela
Jon Braun indio txikiaren aita hil da
2016/09/28Jon Braun indio txikiaren aita hil da gaur, Zarautzen, 82 urte zituela. Azken bost hamarkadotako bizpahiru belaunaldiok behin eta berriz abestu izan ditugun ehundaka haur-kanta utzi ditu, hirurogei inguru diskotan barrena.
Hamar pelikula eta kontzertu bat
2016/09/27Urtean zehar ez naiz film asko ikusten dituen horietakoa, baina bai gustatzen zaidala Zinemaldiaren aukera aprobetxatzea pelikula batzuk ikusteko.
Luterl taldea, fanzineen urrezko garaiko azken mohikanoak
2016/09/27Ondarroako talde hau 1983tik ari da komikiaren inguruko ekintzak antolatzen eta komikiak argitaratzen
Piano, piano, si va lontano
2016/09/27Denbora aholkulari ona omen da. Ezker abertzaleak berrogei urte behar izan ditu “piano, piano si va lontano” delakoaz jabetzeko eta Joseba Egibarrek hamar baino ez. Baina, tira, hobe omen da berandu sekula baino.
Burutapenak. Zirrituak
2016/09/26Zirrituak. Burutapenen azken atala da hau. Oraingoz. Basamortu berrietan sartuko naiz norbaiten oasi izateko esperantzaz. Nire baitan murgilari ikusi dut nire burua burutapenotan. Biluzten bezala sentitzen banaiz burutapenok sarean jartzean, erabat biluzik atal hau eskaintzean. Jarriko edo ez egon naiz. Baina hor doa. Lotsa ez da lagun ona.
Etxetik kanpo
2016/09/26Europako Kontseiluak bultzatutako ekimena dira Ondarearen Europako Jardunaldiak. Eta, “Migrazioak eta Kultura Ondarea” izenburupeko gaiaren inguruan, Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundiek elkarrekin sustatu dute hainbat bisitaldi, “”Etxetik kanpo” lelopean.
Burutapenak. Politika
2016/09/23Politika. Harritu nau zein ezkorrak diren politikariei eta politikari buruzko nire iritziok ikusteak. Posible litzake teoria, mezu, juzku eta balorazio baikor eta baikorrak eskaintzea. Baina errealitatea tematia da, eta uste dut nire iritziok iritzi publikotik, herriaren pentsaeratik, oso hurbil daudela. Politikagintza eta politikarien jarduera zintzo batek soilik aldatuko du iritzi hori. Ez hitzen parafernaliak.
