Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Kuneteroen bilobak

Kuneteroen bilobak

Oier Gorosabel 2016/12/19 16:10
Hegoaldean, 1936ko gerraren ostean, urte gutxi geroago Iparraldean naziekin bezela gertatu zen: inork ez omen zuen haiekin kolaboratu, denok Erresistentzian parte hartutakoak ziren. Hemen ere, duela gutxirarte, Gerra Zibilean euskaldun guztiok errepublikazaleak eta ia-ia heroiak izan ginela uste zen.
Kuneteroen bilobak

Epika, sendagarri

Jarrera psikologikoa da, noski: gerraren zauri sakonak gozatzeko behar den kontsolamendua. Gogora dezagun I Mundu Gerra, eta Europa osoko gazterian eginiko triskantza. Heriotza hoiek heroismoz estali ziren, edozein gaitzespen antiabertzaletzat seinalatuta, eta lehen idazlan kritikoak gerra amaitu eta 10 urte pasa arte ezin izan ziren argitaratzen hasi (kritika gogorrekin, gainera).


Espainiako Gerra Zibilera itzuliz, duela urte batzuk nagusi zen diskurtsoan denok “somos los hijos de los que perdieron la guerra civil” omen ginen. 1936 gogoratzean, “haietaz eta gutaz” aritzen ginen, “gutarrak” zeintzuk ginen larregi zehaztu gabe. Izan ere, memoria historikoa lantzen hasi garenean begibistan geratu da gorri guztiak ez zirela hain gorriak; abertzale guztiak ez zirela uste bezain sutsuak; frankista guztiak ez zirela hain frankistak; eta heroiak izan, izan zirela, baina ez guk uste genuen bezain ugariak... Ez da historia asko miatu behar, gauzak hain sinpleak izan ez zirela ikusteko.


Nire aiton bietatik bat Francoren aldekoa zen. Ez pentsatu, halere, bere jarrera oso arrazoitua zenik; soldaduzka Marokon eginikoa zen, 1918an, eta Francisco Franco bere komandantea izan zen, besterik gabe. “Horrelako potroak” zituela esaten zuen, ukabilak estutuz, bere kurrikulumeko meritu goren bezala. Beraz, 1936ko estatu kolpean beretzat naturalena haren alde jartzea izan zen; gainera kontuan hartu behar da Gasteizen bizi zela, lehen unetik kolpe militarrarekin bat egin zuen hiria.


Beste aitona, berriz, familia sozialistakoa zen. Borrokara joateko nagusiegi, industrian jardun zuen, Errepublikarentzat armak ekoitziz. Ezaguna denez, une batzutan Gobernuak populazioa ebakuatzea erabaki zuen, eta gure amona ere bi seme txikiekin Frantziara bidean itsasoratu zen. Gerra galdutzat emanik, aitona ere haiekin batera itsasontzian sartzen saiatu zen... baina harrapatu zuten; baita desertore bezela kartzelaratu ere.
Horixe da, bada, gure etxeko “iragan heroikoaren” kontakizuna (irakur bedi ironiaz). Ez da ezagutzen dudan kasu bakarra: falangista militanteen, rekete nafarren eta “kunetero” beldurgarrien ondorengoak ezagutzen ditut gure gizartean ongi txertatuta, aitonek egindakoari nolabait buelta eman nahian, eta batzuk mugimendu progresistetan lanean ere.


Izan ere... zilegi al da arbasoek eginikoagatik bilobei kargu hartzea? Nik neuk, behintzat, ez dut horrelakorik egingo.

"Talaiatik" Info7 Irratiko saiorako kolaboraziñua, 2016ko zemendixan 23a. Aurreko baten hamentxe bertan idatzittakuan gaiñian.

etiketak: irratia, info7, talaiatik
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025