Blogak
Porrota ez eze, hondamendia
2016/01/09Euskal ikuspegitik behintzat, Espainiako eta Ingalaterrako armadek elkarren aurka, 1588an, izan zuten itsasgudua ez zen porrota soila izan, hurrengo hainbat hamarkadatako hondamendia baizik. Barrena, 333 euskal marinel hiltzeaz gainera, Bizkaiko zein Gipuzkoako arrantza-sektoreak Ternuaraino joateko itsasontziak galdu zituen.
Perestroika dator Espainiara?
2016/01/06Hori aipatzen du Jaime Miquel hauteskunde joeren ikertzaile valentziarrak “La Perestroika de Felipe VI” izeneko liburuan.
2015eko aurkikuntza genetiko esanguratsuak (Geno-6)
2016/01/06Ez diot kasu askorik egin blogari azken hilabeteetan, ezta nire azterketa genomikoaren sortari ere. Baina antzinako genetikan azterketa berriak egiten ari dira, eta datu esanguratsuak argitaratu izan dira 2015ean zehar, azkenengoan doi-doi urtea amaitzera doala. Laburpentxo bat merezi dutelakoan, hona 3 aurkikuntza inportanteren berri. Pertsonalki, gainera, zirrara berezia sentitu izan dut aurkikuntza hauekin nire haplotalde matrilineal eta patrilinealen historia antzinakoarekin zerikusia duten datuak agertu direnez. Zeharka, euskaldunen historiaz ere zerbait esan nahi dute datu hauek, niri iritziz, honetaz eszeptizismo handia dagoen arren inguru hauetan.
Maitasuna galdutako bertsoa
2016/01/06Latza da, segurutik, maitasunik eza. Baina, horratik, nabarmen latzagoa bizitzaren hondarrean konturatzea ez zarela sekula izan egunero aldamenean izan duzunaren benetako maitalea, 45 urte lehenago hil zen ezezagunaren sasiordekoa baizik.
Egutegi-takoen omenetan
2016/01/03Ume-umetan ezagutu nuen nik, gurean, Arantzazuko Andre Mariaren Egutegia. Baita egunero irakurri ere. Tako-orria irakurtzeko eta sukaldeko arbel beltza hitz berriak azpimarratzeko.
Euskal iraunkortasuna
2015/12/31Zenbaitek hitzegiten du iraunkortasunaz, ingurumen-kontu berdea baino ez balitz bezala. Baina ez: iraunkortasuna kolore guztietako iraunpen-kontua da, gizarteaz, ekonomiaz, kulturaz, hizkuntzaz zein politikaz… Eta, nago, ez ari ote garen ezin iraun izateko besteko muga gorriak gainditzen.